Adimen artifizialak gizakiari dakarzkion erronkei buruz hausnartuko dute Ricardo Alberdi Gizarte Astean
Adimen artifiziala. Donostiako Elizbarrutiak Ricardo Alberdi Gizarte Astea berreskuratuko du, hiru urteren ondoren. Oraingoan, adimen artifizialak giza duintasunari eta gizarteari dakarzkion erronkei buruz hausnartuko dute Gizaki izatea Adimen Artifizialaren aroan izenburupean. Bihartik ostiralera bitartean, hilak 25etik 27ra, Frantzia hiribideko 12an dagoen Urumea aretoan.
Lehen saioan, Gizakiaren handitasuna: Magnifica humanitas irakurtzeko gakoak hitzaldia emango du Bilboko Elizbarrutiko apaiz Gaspar Martinez Fernandez de Larrinoak. Bigarrenean, berriz, Adimen Artifiziala bereizmenaren argitan: aukerak, alborapenak eta menderatze-modu berriak solasaldian parte hartuko dute Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Digitaleko zuzendari Lorena Fernandez Alvarezek, Deustuko eta Gasteizko Teologia irakasle Maria Nely Vasques Perezek eta EHUko irakasle Imanol Zubero Beaskoetxeak. Azken saioan, Francesc Torralba Rosello filosofoa eta teologoak Zerk egiten gaitu ordezkaezin? Giza adimena eta Adimen Artifiziala aurrez aurre hizpide izango du.

