Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu ditu droga trafikoa leporatuta

Udaltzaingoa Bi udaltzainDonostiako Udala

Udaltzaingoak bi lagun atxilotu zituen ostegunean osasunaren aurkako delituagatik, droga trafikoa egotzita. Udal iturriek azaldu dutenez, operazioa kokainaren balizko banaketari buruzko ikerketa baten parte da eta miaketan, haxixa, kokaina, speeda, MDMA, marihuana eta LSD kopuru handiak atzeman zituzten, baita dirua eta substantziak manipulatzeko tresnak ere.

Etxe baten inguruan kokaina salerosten ari zirela antzeman ondoren, Urriaren hasieran ikerketa abiatu zuten Prebentzio Unitate Iraunkorreko eta Ikerketa Unitateko agenteek elkarrekin egindako zenbait esku hartzeen ondoren, ikerketa abiatu zuten etxe baten inguruan kokaina salerosten ari zirela antzeman baitzuten. Esku hartze horien ondorioz, Delituak Ikertzeko Unitateko agenteek zaintza dispositibo bat ezarri zuten. Lan horri esker, hainbat informazio lortu zuten, baita diruaren truke substantziak trukatu zireneko lekukotzak ere.

Joan den ostegunean, Udaltzaingoak, Ertzaintzaren Txakur Unitatearekin elkarlanean, zaintza dispositibo berri bat martxan jarri zuen ikertutako etxebizitzaren inguruan, estupefazienteen trafikoaren ustezko delitu batengatik egindako jarduketa judizialen esparruan. Zaintzaren ondorioz, lehen susmagarria atxilotu zuen Udaltzaingoak, eta baimen judizial batek babestuta, agenteak etxebizitzara joan ziren miaketa egitera, eta, barruan, bigarren atxilotua aurkitu zuten.

Atxilotuen eta haien abokatuen aurrean egin zen etxebizitzaren miaketa, eta lan horretan ari zirela, agenteek 514 gramo haxix, 77 gramo kokaina, 63 gramo speed, hamar gramo MDMA, poltsa bat marihuana eta hiru LSD aurkitu eta konfiskatu zituzten, baita 1.200 euro eskudirutan eta droga manipulatzeko eta banatzeko hainbat tresna ere, hiru balantza barne. Atzemandako substantzia eta elementu horiek guztiak dokumentatuta geratu ziren, aurrerago aztertzeko eta ikertzeko.

Udaltzaingoaren ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez du baztertzen gertakari horiekin lotutako atxiloketa gehiago egitea.

HITZAkide HITZAkide