Gizartearen akatsen ispilu diren zazpi obra bildu ditu Ignacio Larra artistak, D'Museoan
Bost urteko lanaren emaitza diren zazpi obra jarri ditu ikusgai Ignacio Larrak D'Museoan: '7 Bekatu Kapitalak. Ignacio Larra'.D'Museoa Bost urteko lanaren emaitza diren zazpi obra jarri ditu ikusgai Ignacio Larrak Donostiako Santa Maria Museoan (D’Museoa): 7 Bekatu Kapitalak. Ignacio Larra. Lehen aldiz aurkeztu ditu jendaurrean pieza horiek, eta artistaren pinturaren bilakaeran mugarritzat jotzen dira. Erakusketa 2027ko otsailaren 7ra arte bisitatu ahal izango da.
Erretratua, paisaia eta bodegoia landu ondoren, taula gaineko pinturarekin esperimentatzen eta lan egiten hasi zen Larra, eta euskarri horretan egindako bilaketa horretatik sortu zen zazpi bekatu kapitalen gaia. Teknika piktoriko landu baten bidez xehetasunez betetako obrak osatu ditu, bekatu bakoitzari bere irakurketa pertsonala emanez eta izenburuak ere egokituz. Lanotan kritika sozialak eta satirak presentzia handia dute; izan ere, gizartearen akatsak irudikatu ditu ikusle bakoitzaren ispilu txiki bat balira bezala, pertsona guztiek baitute bekatu horien parte bat.
Erakusketa bertatik bertara ezagutzeko, Larrak berak gaztelaniazko bi bisita gidatu egingo ditu 18:00etan: bata abenduaren 1ean, asteartean, eta bestea abenduaren 14an, astelehenean.


