Turistifikazioa

Mundialaren Aurkako Egunak hausnarketa, jolasak, aldarrikapena eta festa uztartuko ditu

munduko-kopa Bizilagunekin plataformak 2030eko Munduko Futbol Kopa Donostian jokatzearen aurka sortutako irudia-Bizilagunekin

FIFAk euskal erakundeen hautagaitza baztertu ondoren, ez dago batere argi Donostiara iritsiko ote den 2030eko gizonezkoen Munduko Futbol Kopa —Espainiak, Portugalek eta Marokok antolatuko dutena—. Horrela ere, Bizilagunekin plataformak iragarritakoarekin aurrera egingo du. Alegia, abenduaren 5ean, Mundialaren Aurkako Eguna egingo dute.

Egun osoko egitaraua prestatu dute Parte Zaharrean, Munduko Koparen aurkako jarrera eta desazkunde turistikoaren aldeko aldarrikapenak kalera eramateko. Horrela, mahai-inguruak, nazioarteko esperientzien bideoak, jolasak, kalejira musikatua eta kontzertuak antolatu dituzte.

Hauxe duzue egitaraua:

  • 11:30. Mundialaren arriskuak eta kalteak mahai-ingurua, Guardetxean. Hizlariak: Eritz Mendizabal (SOS Alde Zaharra – Bilbo), Juan Aldaz (EHU), Asier Basurto
    (Bizilagunekin). Bideo bidez: Frente Antigentrificación CDMX (Mexiko).
  • 16:00. Jolas eta ekintza gunea, Trinitate plazan.  Futbolin txapelketa, mundialitoa (2 jokalariko taldeak), penalti panela, kartel tailerra, materiala salgai, haurrekin horma irudien margotzea… Izena emateko: bizilagunekin@gmail.com.
  • 19:00. Kalejira musikatua, Trinitate plazatik Parte Zaharrean barrena, Donostiarrok 2030eko mundialari ez! Desazkunde turistikoari bai! lelopean. Scissors Sister musika jartzaileak girotuko du.
  • 21:00. Festa eta kontzertuak, Guardetxean: Katiuskak, Miau DJ-a eta Üzkülüz DJ-a. Jatekoa eta edatekoa ez dira faltako.
HITZAkide HITZAkide