Zer plan asteburuan Donostian?
Iñigo Gastesi donostiarra da '7 urte' antzezlaneko aktoreetako bat eta ekoizlea.Miguel Arrospide Zer plan duzu asteburu honetan Donostian? Gure agendan ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, eta, horrez gain, egun bakoitzeko plan proposamen bat egingo dizugu jarraian.
Ostiralean (hilak 27), Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan Lugaritz Kultur Etxean, 19:30ean. Sarrerak 5 euroan daude salgai.
Larunbatean (hilak 28), Vidania Teatrok 7 urte antzezlana dakar Antzoki Zaharrera. Emanaldi bakarra dute, 19:30ean.
Igandean (azaroak 29), Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak ezagutu aurretik, Este himno llevará la palabra euforia dantza ikuskizuna eskainiko dute Egia Kultur Etxean. Sarrerak, 10 euroan daude salgai.
Bonus track. Astean zehar egiteko plan proposamen bat ere, hementxe: asteartean, abenduak 1, Emakume Zientzialarien Argitan zikloaren barruan, Mentxu Aiertza kimikariak Dena da kimika kontua hitzaldia emango du Ernest Lluch Kultur Etxean, 19:00etan. Doan.


