Doako opariak, neurrigabeko kontsumoaz hausnartzeko

Opariak opari ekimean Dirurik balio ez duten opariak banatu ditu Saretuzek, Loiola kalean.Joseba Parron San Sebastian

Saretuzek —Donostiako Kontsumo Arduratsu eta Eraldatzailearen Sareak— opari sinbolikoak banatu zituzten ostiral arratsaldean Loiola kalean, San Martin merkataritza gunearen aurrean. Iaz moduan, Black Friday delakoa aukeratu zuten Opariak opari jarduera gauzatzeko eta aurten ere “oso harrera ona” izan zuen. 

Erakusmahaia jarri orduko bertaratu baitziren herritarrak eta ordu erdi batean emanda zituzten prestatutako opari guztiak. Bizitzaren zaintzari lotutako ziren, udaberrian landatzeko haziak, errezetak, elkarrekin paseo bat egitea edo elkarri masaje bat ematea, adibidez; eta doakoak, neurrigabeko kontsumismoak gizartean eta ingurunean duen eraginari buruzko gogoeta sustatzeko.

Hona Joseba Parron San Sebastianek egindako argazki batzuk:

HITZAkide HITZAkide