Bertsolaritza

Hirugarren izan da Beñat Gaztelumendi Gasteizko finalaurrekoan

Beñat Gaztlumendi Gasteizko saioan.Bertsozale Elkartea

Gasteizen jokatu zuten larunbat arratsalean Euskal Herriko Bertso Txapelketako bigarren itzuliko bigarren saioa. Mendizorrotza kiroldegian aritu ziren sei bertsolarien artean zegoen Beñat Gaztelumendi añorgatarra, eta hirugarrena izan zen 734 punturekin. Hain justu, bere aurretik sailkatu zen Sustrai Colinak baino puntu bakar bat gutxiago lortu zuen. Saioko garailea, berriz, Nerea Ibarzabal izan zen 760,5 punturekin ,eta abenduaren 20an Nafarroa Arenan egingo duten finalerako txartela eskuratu zuen, sailkapeneko buruan baitago. 

Hurrenez hurren, horrela geratu dira puntuazioak:

  • Nerea Ibarzabal Salegi                             760,5
  • Sustrai Colina Akordarrementeria        735
  • Beñat Gaztelumendi Arandia                 734
  • Ane Labaka Mayoz                                   714,5
  • Aitor Bizkarra Ruiz                                  714
  • Maddi Ane Txoperena Iribarrren         702,5

Azken finalaurrekoa larunbatean jokatuko dute Bilbo Arena-Miribillan, 17:00etan. Bertan arituko dira Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Elustondo Plazaola,  zubietarra, honako hauekin batera: Alaia Martin Etxebeste, Nerea Elustondo Plazaola, Oihana Iguaran Barandiaran eta Xabat Illarregi Marzol.

 

 

 

HITZAkide HITZAkide