Eguraldia zatar dago, baina Donostiako Piratetako haurrek ausartak direla erakutsi dute, eta enbatari aurre eginez ospatu dute Erromeria Eguna.
Iñurri elkarteak bertso saioa antolatu du Trinitate plazan, Aste Nagusi Pirataren barruan, eta minbizia izango dute ardatz.
Piraten Eguna da gaurkoa Aste Nagusi Piratan, eta eguna kantuan hasi dute, Parte Zaharreko kaleetatik egin duten kantujirarekin.
Aski jakina da oturuntzarik gabe ez dagoela jairik; horregatik, Piraten Egunean herri bazkari jendetsua egin dute Donostiako Piratek.
Donostiako Piratetako Ubarroiak kofradiak Groseraino eraman du Aste Nagusi Pirata asteartean, egun osoko egitarau zabalarekin.
Alargun Beltzak talde gipuzkoarrak Aste Nagusi Piratan joko du hilaren 16an, Flamenka gunean. "Inoiz baino gehiago entseatzen" ari direla kontatu dute, eta "gogoz" agertu dira kontzerturako.