
Hamarkada berri bati osasuntsu ekin dio AB Krossak. Hamaikagarrenez jokatu dute larunbat arratsaldean Amara Berri eta Loiolako Erribera auzoetan barrena, eta, iaz bezala, 250 korrikalarik parte hartu dute, ibilbidea behin edo bitan osatuta, alegia, hiru edo sei kilometroko bidea eginda. Dortsal faltan, batzuk parte hartzeko gogoz gelditu badira ere, proba antolatzen duen Berritsu elkarteak oraingoz, ez dute kopurua zabaltzeko asmorik.

Erromatarren zenbakiak alboratuta, Berritsu euskara elkarteak 11. AB Krossa egingo du bihar, Amara Berrin. Hamarkada gaindituta, izaera eta proposamen propioari eutsita jarraituko dute aurrera. Aurten ere, Irutxuloko Hitzak babestuko du euskararen aldeko festa.

Alabei hizkuntzaren mugak gainditzen lagundu nahian murgildu zen arteterapian Elene Sulamanidze eta, bertan, ogibide bilakatu duen diziplina topatu zuen. Artearen bidez emozioak lantzeko ikastaroak ematen ditu.

Amak contra el racismo arrazakeriaren aurka egiteko eratu zuen Amara Berri ikastetxeko ama talde batek. Jardueren artean, Kaya neskato migratu eta arrazializatua protagonista duten bi ipuin sortu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak aurreikusi du lanak urte honen bukaeran hastea, eta 24 hilabeteko iraupena izango dute.

Eusko Jaurlaritzak ia 300 zuzkidura bizitoki eraiki nahi ditu Loiolako Erriberan, zerbitzuetarako aurreikusita zeuden bi lursailetan. Auzo elkartea horren inguruko parte hartze prozesu bat eskatzen ari da, eta manifestaziora deitu dute gaurko.