Urtarrileko txoroskopoa
CAPRICORNIUS
abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Artizarra ikusten nahiko lan duzun honetan begiratu ispiluari, hor duzu erantzuna: zure begien atzean, zure zimurretan, zugan. #IspiluarenAurrean
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Sansebastianetan upeletatik danborretara eta danborretatik upeletara erraz ibiltzen zara, Zapa maitea. Antiguako festetan ere izarra zara, non ez? Iluntasuna argitzen jarrai ezazu urte madarikatu honetan. #ZapaFest
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Puri-purian dago purpurina. Gabonetako #Jatunaldietatik ateratakoan jan eta barre egindakoak gozatu dituzu. #DamurikEz #ErrurikEreEz #GoraGorputzAskeak #GoraBizitza
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Zure buruarekin zorrotza zara baina besteekin ere izan behar duzu? Zure izaera ez da besteek derrigorrez imitatu behar dutena, beraz, arnasa hartu eta enpatia pixka bat izan besteekin, ez zara eta konstelazioko eguzkia, zure jiran denak dabiltzala. #JeitsiEspaziotik
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Urte berriari asmo bikoitia eskatu diozu: pozak binaka nahi dituzu. Erreala eta irudikaria ere binomikoa da, beraz, jaitsi hodei hortatik eta ukitu lurra, zentratu zaitez, poz bakarra poz osoa ez bada ere, nahikoa da eta oraingoz. #PozPozoitsua #MakurOrdaina
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Urte aldaketarekin batera dator kandela bizkotxoan. Leoren besarkadak gorde bihotzean eta garagardoarekin ospatu txintxinean. Gemini aparra noiz bukatu zain izango duzu. Adi Ariesekin: bidea desegingo dizu.
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Jaun andreok! Iritsi da! Iritsi da! 7 urtean behin gertatzen den hori, Halley kometaren pasea baino zoriontsuago egiten gaituen unea iritsi da Donostiara. #SanDanborLarunbatean
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Kontzerturik garestienetako sarrerak agortu aurretik erosi zenituen iaz. Aurten erabaki duzu xumeagoei ere erreparatzea. Badela zer entzun patrika zulatu gabe. #EuskalHerrikoTxokoGuztietakoTabernaZuloeta koKontzertuetanBainoHobetoEzinDa
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Merkealdiak iritsi dira zure bizitzara ere. Orain arte zenituen espektatibak jaitsi besterik ez duzu izan zure ingurukoengana hurbiltzeko. Sansebastianetan izango duzu zure saria, non izango den ordea, auskalo. Adi egon, seinale bat jasoko duzu eta. #AdiSeinaleari
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Mendi tontorretan danbor hotsa entzuten deneko aldia duzu maite. Elurra mara-mara eta zu trineoan: gora borroka feminista garraxika maldan behera. #MaramaraVsMarmar
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
San Silvestrearekin urtea bukatu eta mendi lasterketako prestaketekin jarraitu. Plastikoz egindako marakako erroparekin elurretan ere bero. Baina zuk natura maite duzu, zerbezak beti botilakoak, inoiz ez latakoak, ez dezagun ingurumena kutsatu. #AldrebeskeriaHandienakGureak
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Optimista zara izatez eta horrela ekin diozu urte berriari: agenda bete kontzertu, sagardotegi pare bat… lagunak zure inguruan dituzu beti, baina ez hartu lasaiegi, zaindu behar izaten dira eta! #IzarIheskorra
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Azkenaldian ozpinduta zabiltza eta arrazoirik gabe haserretzen zara ingurukoekin. Hobe duzu kirol pixka bat egin edo kontzertu batera joan eta barruan duzun hori askatu. Bueltan umorea aldatuko zaizu, ziur nago, baita ingurukoena ere. #Ozpintxo