Abenduko txoroskopoa
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Astroak lerrokatu dira, amodioz bete ezazu bihotza. Etxekide berriekin izan pazientzia, eta egin taldea. Etxekide zaharrekin gozatu azken uneak, gero, sortu etxez gaindiko momentikoak. #MaitasunOsoz #MomentikozMomentiko
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Aspaldian zeure burua ezagutzea ere kosta egiten zaizu, baina poz-pozik zabiltza. Ez mugarik jarri zeure buruari, eta bizitzen ari zarenaz gozatu, barrena sutan jartzen badizu behintzat. #ErraietatikErrana
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Gabonetan izaten dituzun otorduetarako prestatzeko garaia da. Kirol pixka bat egitea komeni da gero jan edanarekin ez larritzeko. Hori bai, oso ongi dago kirola egin gabe ere jan edanaz gozatzea. #CrossFitEzEskerrikAsko
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
«Olentzero eta Mari Domingi sutara» esateak ez omen ditu ez bata ez bestea hiltzen, sutondoko istorioak direlako biak. Fenix hegaztia baino indartsuagoak, eta zu? #FenixFelix
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
San Tomasetan biltokian sorpresa bat zain izango duzu. Paretan mezu bat izango duzu, baina zeharka jasoko duzu. Erantzun iezaiozu mezuari eta bila ezazu idatzi duena, begirada beroa itzuliko dizu eta #KonproMezu
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Biniloak jarri eta jarri zabiltza, eta mesanotxea liburu bete zutabe duzu, baina denok dakigu sare sozialetara igotzen dituzun disko eta liburu guztiak ez dituzula irentsi. #IxilikIrakurri #EntzunTaPunto
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Berandu iritsi zara abendura, abentura honetara garaiz, ordea. Elurra ari du eta ez dirudi negura sartzeko gogoa duzunik, baina beroa ere aurki zenezake besteekin batera, manta azpian edo sutondoan #BeranduDaAbenduraAbentura
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Durangora joan bezain pronto, taber- netara egingo duzu, eta gero, pozarren, azoka erdia erosi. Ea erositakoak denak etxera iristea lortzen duzun! #DurangokoMozkorra
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Solstizioko errituak lagunduko dizu bidea argitzen, eskutik heldu eta aurrera egiten. Nori utziko diozu zeurea eusten? #TikTak #IrritxoekBihotzaZeharkatzenDute
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Lanaz kokoteraino zaudela diozu aspalditik. Orain da zure garaia: hartu hitza eta erabakia. Etorkizuna zure esku dago. Meditazio gidaturako Hemendik At! taldeak on egingo dizu. #tututututututururutututututururu
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Eguzkia egunsentian omen da libra. Zenbat egunsenti ikusi dituzu? Egunsentiek azala leuntzen dute, larru jolasek ere bai. #OndoPasaEtaBueltakSolstizioari
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Pauso bakoitza da garrantzitsua eta hau egitera ere ausartu zara. Etapa berri batean sartzeko ateetan egonagatik, ez izan zalantzarik, jo gabe sartu eta aurrera, ondoan izango dituzu eta maite dituzunak #BetiAurrera
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Kapritxo gehiegi eskatu dituzu aurten, eta gehiegikerietan sartu patua. Probestu orain, gerokoa zalantzan dago eta. #KubatenRondaZureKontu #AmodioanAmoreEmanGabe