Apirileko txoroskopoa
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Lan ordu askotxo dituzula eta kexaka ibili ohi zara, soilik besteen ardura balitz bezela. Baduzu garaia zure buruari galdetzeko: Ordu gehiegi egiten al dut lan? zer egin dezaket egoera hau irauli eta bizi bizigarriago bat izateko?
#HartuErabakiak #BiziBizigarria
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Laugarren olatuaren berri ematen ari diren honetan proposamen bat dakarkigu zuretzat: hartu kortxoa, surf taula eta zutitu, aurrera begiratu eta saiatu aparra alboan duzula adrenalinaz gozatzen #aparraegin
#AdrenalinaBizi
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Negu luzea izan bada ere, arnasa hartu duzu egunotan izan dugun eguraldiarekin: mendira txangoak, berandurarte kalean…konturatu zara plan horiek ez dutela zer ikusirik bakarrik edo lagunekin egitea…beraz jarraitu horretan eta goxatu barrua #BakarrikEzinDaLagunekinBai
ZAPABURIOUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Kaletar gehiegi daude inguruan. Kotxe pila aparkatzen dituzte. Orain mendira joan nahi omen dute. Zer gertatzen da mendian bizi garenokin? Mendira etorrita ere ez al gaituzue ikusten? #Ekolololo
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Aste santuan turismoaren eragina sentitu dugu hirian mugak berez itxita daudenean, pixuen prezioak goraka jarraitzen du eta olatu artifizialak sortzen dituen gunea jartzeko proiektuak aurrera darrai… zein dira lehentasunak? #DonostiaEzDagoSalgai #NahikoaDa
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Purpulentzero da bide bakarra. Musika topera jarri eta mugitu gerri hori! Polboroiak ere hemen gaude, zure sabela bete arte! #NegukoSolstizioa #GoraGoraGoraGureGona
CANCER:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Purpulentzero da bide bakarra. Musika topera jarri eta mugitu gerri hori! Polboroiak ere hemen gaude, zure sabela bete arte! #NegukoSolstizioa #GoraGoraGoraGureGona
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Txirrindularitza gustuko duzula jakina da, euskaltelen mallota ere erosi zenuen eta eguzki izpien babesean aldapan gora eta behera joatea maite duzu…telefono konpaniarekin gertautakoaren ondoren berdin jarraituko al duzu? #AdiSeinaleari #BurujabetzaEnergetikoa
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Ezagutu berri duzun pertsona interesgarri horri buruzko informazio garrantzitsua daukat: ez da benetakoa. Kolpe gogorra, benetan. Animo eta eutsi goiari. #BatBiHiruLauGhost
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Zure lagun geminirekin festa egiteko aukera paregabea duzu. Ez duzu galdu nahiko, ezta? Errealaren aitzakiapean batzuk egin bazuten parranda bestetan besteon txanda da. #BesteBestaBat
SCORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Opor egun batzuk gaizki etorriko ez zaizkizula pentsatzea ez da zaila. Oporretan egitea gustatzen zaizuna egingo duzu. Prest zaude? #UdarakoGauEpelak
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Aberri egunean Gernikako arbola kantatu eta gero, edozer dela posible uste duzu. Kontzertu bat gustura hartuko zenuke. #TaldeaZeureKontu
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Deba Zumaia ibilaldiko erredurak izango dira urteko lehenak. Hurrengoan eskatu lagunari krema azalean zabaltzeko, eta… goxatu elkar. #MorenaJartzeaBezainGarrantzitsuaDa