Apirileko txoroskopoa
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Amantala oparitu zizuten lagunek urtetan, baina inoiz ez duzu elkartean kozinatzen, justuan jasotzen dituzu platerak. Amantala jantzi eta suaren liluran kuadrilla liluratzeko aukera bikaina duzu. Ziur badela inor postrea eskainiko dizunik ere… #AmantalaHasiraBesterikEzDa.
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
«Itsasoan urak handi dire, zatiturik gaudenontzat» zioenak Korrikako zuzenekoa ezagutu ez zuelako izango zen. Zuzenekoak batzen zaitu, baina digitalki, hobe duzu Baionan fitxatu zenuenari idatzi eta zuzeneko fisiko bat proposatzea. #PiztuPiztia #MuxuaOrdain
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Distira naturala duzu, euritan ere ikusten den horietakoa. Kutsakorra ere bada: inoiz etortzen zaizkizu ondora pilak kargatzera. #ZeureakEreTartekaKargatu.
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Alergiak jota eta katarroso ibili zara azkenaldian eta horri egotzi diozu zure umorea. Bada garaia ardura zugan jarri eta aldatzen hasteko, tristura konstante horrek aspaldi utzi baitzion pena emateari. #TristeBiziHaizEta
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Eguraldi traketsenetan ere ikusten duzu aprobetxatzeko aukera, Piscis maitea. Mantapean edo txosnetako barran disfruta ezazu, baina kontuz, aparraldi handiena ere lehorreratzen baita. #AparraFini
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Korrika egunean zenbat fitxatu zenituen? Lau, bat, hiru, bost, zazpi? Eta zintuzten? Donostiatik ateratzeko une aproposa da, turistak ekiditearen aitzakiaz herri txikietara bisita egitera joateko. #Nahigabe #Turistifikazioa
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Purpurina debekatu duten honetan bila ezazu iluna, narratsa, lokatza, nahikoa distira duzu eta ingurua pizteko. #GoraBihotzakEtaBeheraGaltzak
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Ebidentzia faltsuak, egiak eta post egiak. Polizia eredua aldatu nahi duzu, Cancer bihotzekoa, baina hor diharduzu crossfiteko kamioi gurpilei gira eta bira, zerbait lortuko duzulakoan. #InozoaZu
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Ur konstelazioak gainean izango dituzu. Urak eroango zaitu momentu ederretara. Txaluparik ez duzu behar. Adi Ariesekin, ura lehortzeko joera izango du. #Sosrosle
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Unibertsitatea bukatu eta tabernari hainbeste urtetan, azazkalak ere jan dizkizu harrikoak. Terrazara atera eta irribarrea bilatzen saiatzen zara, baina irribarre faltsua besterik ez duzu topatzen. #Erotzekoa #BezeroeiBezaEroatea.
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Kaprikornioren itzaletan zaude, gerizpetako hotzak barrenak gaixotuko dizkizu. Baratxuri eta limoi asko jateko garaia duzu. Akuariusen laguntza izango duzu. #ToxinakItsasora #AkuariusenTxalupa
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Ordu aldaketari boikota egin nahi diozu. Ordua bakarra munduan eta kito. Orain bai, baduzula beti berandu ibiltzeko aitzakia. #HiHaizHiAlproja
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Negualdian jaiotakoa zaren arren, ederki dominatzen duzu udaberriko haizea. Begiradak begiraden atzetik, irri bat eta gero arte. Poteoa bukatzerako, ohe berria topatuko duzu. #ZenbatAukeraEder