'Azaro oparoa'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe Azpitarte
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Uztarik uzta lan egin behar gauero. Udan lehortea izatearen trukean patuak udazkenean uholdeak ekarri dizkizu: uztarik uzta lan egin behar gauero. Anestesiaren kontzerturako prest? Ilargia lagun izango duzu. #uztarrila #eztarriya Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Manifazale amorratu hori, urriak 20ko manifara zergatik joan zinen, aspaldiko lagunak ikusteko ala presoen alde? Txandazalea ala itxurakeria zalea? Zure izana erakusteko aukera duzu azaroak 18an Gure Esku Dagok laguntzaileak behar ditu eta! #NireEskuDago Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Egunero hondartzan bainatuko zinela zin egin zenion zure buruari… Tira, ez diogu inori esango oraindik hasi ez zarenik. Gogoratu goizeko kafeak baino gehiago esnatzen duela itsasoko urak. #Hondartzak365EgunDitu Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Fantasiazko eta beldurrezko zinema astea iritsi da! Ostiralean giroan pixkanaka sartzen joateko: ikatzeko ostiraleroko karaokea! Hori bai beldurgarria! Beldurgarriena, baina, oraindik Euskaraldian izena eman ez duzula da! #AhobiziEtaBelarriprest Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Dagoeneko hasia zara martxoaren 8ko greba feminista prestatzen. Aupa zu! baina… faborez, ez zaitez ahaztu azaroaren 25az! ezta Txantxarrekan 3rako Txitxibitxiek antolatu duten Bertxitxio egunaz ere. #GoraBorrokaFeminista Cancer: Ekainaren 22etik uztailaren 22ra. Korrikalari porrokatu hori, aurten entrenatu gabe zabiltza. Ez eman buelta gehiago, fededuna dirudizu: aurten ez da Behobia egiteko urtea, eta klitto! Baina, ez ezazu berdina egin Euskaraldiarekin: izena eman derrepentean! #ZeEgunDaGaur? Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Lagunartean poztasun handi bat izango duzu: zorionak! Hori ere ospatzeko modukoa da! Laneko kontuei ez eman buelta gehiegi, denak du eta bere alderdi ona. #EzkontzaEzDaOspakizunBakarra Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duen ala ez erabakiko den egun zirraragarrian, azaroaren 18an, txandaren bat egiteko pertsona perfektua zara! Katarroari ez jaramonik egin, udako penak besterik ez dira. #PenakZokora #GukErabaki Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Zeuk ere mereziko duzu, bada, tartetxo bat, ezta? Barruak esaten dizunari tinko eutsi. Hori duzu ez zoratzeko bide bat. Ikusiko duzu zein ederra den denak bere martxa hartzen duen unetxo hori. Badator! #ZainduMaiteDuzunHori Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Zeure hilabete gustukoena! Elkartean babarrunjana. Mendia hosto gorriz betea. Lurrak kris-kras. Tximiniarik ez etxean, baina txokolate beroa eta manta azpian xirri festa! Eta parrandaz gozatzeko Aurreskuko hirugarren urteurrena! #ZorionBeroBeroak! Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Propoliak ez du dena sendatzen. Behobiarako ez zara gaixotuko: ilargia zure alde dago. Ondoan dituzunekin gozatu eta oraindik urruti direnei tartetxoa eskaini. Ingelesa ikasten hasteko aukera ona duzu. #OrainDaZureGaraia Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Beti amestu izan duzun bidaia hura gero eta gertuago dago. Ni zure lekuan banengo, itsulapikoa berreskuratuko nuke. Osasun kontuak direla eta ez larritu, egin zaitez limoia eta eztiaren lagun. #NonDagoNireTxerritxoa? Zapaburius: Otsaialaren 29tik 31ra. Adi ibili zara neguko arropak berreskuratuz, baina baten batek barre egingo dizu txano eta guzti ateratzen bazara kalera. Ordu aldaketak arduratzen zaitu, oraindik ez ez duzu argi lanera goizago edo beranduago joan beharko duzun. #Neguraldi