Azaroa arazo
ESCORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Euria eta COVID-19a elkartzen direnean esaten da: Akabo fandangoa! Terrazetan hotz denean, mendiak lokatz. Mantapean goxatzeko lagunak egin beharrean zaude. Sagitarius duzu parean. #CovidLivesMatters
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Eguraldiak txora txora zauzka, orain bero orain hotz, heze zein idor. Denetarako planak tartekatzeko aukera duzu, mendia edo mantapeko pelikula goxoa. Beraz, positibo izan (kasu honetan bai) eta aprobetxatu aukera bakoitza! #olatuantxirrist
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Korrontearen kontra joatea gustatzen zaizun hori, bila itzazu klandestinitatean oasiak, kokodun palmerak eta goxotasuna. Erabakiak hartzeko ausardia izan, horretarako beti dena alde duzu eta #gerabakiak
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Izurriteak izua hezur muinetaraino sartu dizu baina hartu tartea barrura begiratu eta lasaitzeko. Gomendioa: hartu tarte bat astean zehar irakurri eta disko bat osorik hasieratik bukaerara entzuteko. #izubainaezitsu
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Azaroak arazoak ekarri ohi ditu, eta aurtengoa ere ez da salbuespena izango. Hala ere, zailduta zaude eta trebea zara kontraerasoan, beti soluzio bila zabiltza eta. Bilatu heldulekuak, baina izan punkia planak egiterako orduan #punkibrewster
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Purpurinarik gabeko aldi honetan, Dekatlonen kirol zapatila dirdiratsuenak erosi behar. Eskerrak bixi ibili zaren eta ligodromoan gora egin duzun! Non emango duzu etxealdia? #InfuRelax #Sexting
CANCER:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Pelikulen bigarren parteak beti dira txarragoak. Bigarren etxealdia ate joka. Loak ezin hartu zabiltza? Zein telesail ikusiko duzu oraingoan? Bizkotxo errezeta hobetzeko prest? #Txokolatedemia #Pandelate
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Zinemara joango naiz. Kontzertuetara joango naiz. Antzerkiak gozatuko ditut. Liburuak erosiko ditut. Irakurriko ditut. Berriako harpide egingo naiz. Hitzakoa dagoeneko banaiz. #KulturaSalbaDezagun
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Astroek zure alde jokatzen dute oraingoan, energia positibo ugari duzu inguruan: xurgatzeko prest? Bereziki Geminiek jakingo dute energia hori aprobetxatzen. Zuk, Escorpiusen energia behar duzu. #GoraKosmosa #IzarrenZirrara
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Ilargi urdinaren marea gorak aztoratuta utzi zaitu. Barrenak mugitu dizkizu kanpoan den goibeltasunak. Etxe pareko plazan jada ez da txurreria mugikorrik ere. Nork esango zuen txurroak egiten ikasteko pandemia bat gertatu beharko zuenik! #bejondeiola!
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Zoonosi bidez digieboluzionatzen duen izaki bizidunekin lehiatzeko beharrik ez duen gizaki hauskorra gisa aitortzen zara eta harro zaude. Lehia bio-geopolitikoetatik #AT #BAT
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Kontzientzia gorenaren aro emankorra da azaroan hasiko duguna, sagitario. Konfinatuko bagaituzte astroek erabakiko dute nola. Baina argi izan jada ez gaituela shock eta inkontzientzian harrapatuko. #SuperPrest
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Amara Berriko jairik gabe zer egin ez dakizu. Ulergarria oso. Faltan botatzen duzu: bertsofest, trikifest, putifest, bazkari herrikoiak, kontzertuak, horma-irudia, txokolate jana, plaza dantzak, karaokeak, txosnak, bizipoza, mozorrofest, U12Fake. #Korapilatzen