Desfasea
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Egunean behin sindromea garatu zenuen eta kendu zutenean, menpekotasunak oraino iraun dizu. Ezin zenuen ulertu umeekin jolastean eraikuntza handienak saririk ez irabaztea, edo azkar jateak postre bikoitza jateko eskubidea ematen ez zizunik. Orain berriz aukera duzu zure lehiakortasuna lantzeko, berriro martxan baita jokoa. Gozatu! Gomendioa: Etxeko lanetara eraman ezazu zure lehiakortasun hori eta ia zenbat egiteko gai zaren!
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Karratutxo maitea, errutinetan (eta urrutinetan) murgildua zeunden aspaldian, eta konfinamendua jasangarria egiten ari zaizu horregatik. Hala ere, inguruko guztiek ez dute zuk bezain ongi jasaten egoera hau, eta ez da ezer gertatzen egunero egiten duzuen kirol sesioa ordu laurden beranduago egiten baduzue, hori ez baita konfinamendua haustea. Gomendioa: dantza utzi eta arnasketa landu ezazu.
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Telelanak erotu zaitu dagoeneko, parez pare lau pantaila batera edukitzeko gaitasuna garatu duzu, eta ia ia zure arrai begiek independentzia lortu dute bata bestearengandik. Produktibitatea xede, lana egin eta egin ari zara, noiz arte? Konfinamendua egoera normal bihurtu arte? Egunerokotasun berria deitzeraino?
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Aritu, ez aritu. Haritik tira, haritik ez tira. Momentu egokia da barrutik datorren hari horri tira egiteko, horretan aritzeko, honi, hari, guri, niri. Zer eraiki nahi dugu? (dut?) Nola eraikia izatea nahi dugu? (dut?) Zer eraiki nahi dut nire barrutik nire barrura? Eta kanpora? Birpentsatzeko garaia heldu zaizu; heldu, maitea. Eutsi gogor eta hasi zure ingurua eraldatzen, gutik, zutik, nitik.
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik otsailaren 31ra.
Baratzeko lana beti gustatu izan zaizu. Letxugak garbitzea ez hainbeste. Zenbat animaliatxo topa daitezke letxuga bakarrean? Egunean behin itzuli da: abiadura eta erantzun zuzenen arteko orekarien sailkapena. Eta zu nolakoa zara? Letxuga garbitzea gustatzen ez bazaizu, abiadura zalea zara. Kafea hartu aurretik egiten baduzu, ez dizu abiadurak axola. Kalkulagailuz lagunduta egiten baduzu, zuzenen taldekoa zara. Egunaren arabera egiten baduzu Queer taldekoa.
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Balkoia hondarrez bete, hamaka zintzilikatu, slackline, balkoiline, udaberririk ezean baserritar titulua eskuratu, purpurina erein, kelerrondoak landatu, fruituak jaso eta kolektibizatu, aurpegiak pintatu eta marrubizko musuak eman komuneko ispiluari, bibra-onak sentitu eta armonizatu, edabe magikoa, komuneko papera eta totema, intsentsuaren dantza, lau paretak apurtzen sentitu, eta bihotza mundu zabalera askatu.
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Udaberria loratzen ikusi Gladys Enean, iluntze goxoez gozatu muroan, lehen bainua hartu Zurriolan eta eguzkiarengandik ezkutatu Parte Zaharrean. Nostalgiak harrapatu zaitu. Eta sofak, eta oheak, eta horizontalean dagoen guztiak. Iluntasunak harrapa ez dezan bada bertikalean lo egiten hasi denik.
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Maiatzaren Lehenean zubiaz gozatzera irteteko asmoa zuen horietarikoa zu. Eta orain denak etxean txintxo-txintxo, a ze pagotxa. Martxoaren 8an gauza berbera egingo al zenuke? Zure burua anti-feminista izendatzeko beldurrez, agian ez. Baina Maiatzaren Lehena… iraganeko istorioak dira, orain Internet daukagu, eta Instagram, eta Glovo, Airbnb eta adimen artifiziala, robotak, telelana… ABEEan [Aldi Baterako Erregulazio Espedientea] baina ongi bizi gara, ezta? Jada ez dago esklabismorik.
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Maiatza inflexio puntua da: ordura arte urte hasierako egunei begira egoten bagara, maiatzetik aurrera etorkizunera begira jartzen gara. Des-konfinamendurako planak zerrendatzen hasi: zapatila eta pijama berriak erosi, 30km-ko erradioan ezagutu daitezkeen txoko guztiak zerrendatu, furgoneta bat lapurtzeko plana pentsatu, kanpoan afaldu, bazkaldu eta gosaldu, egunero, bibak egin…
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Kalean kirola egin ahal izango dugulako pozik daude batzuk. Zu, ordea, lanera joateak asebeteko zaitu. Lantokian izango dituzu sozializazio jarduerak. Telelan madarikatuarekin kokoteraino. Pantailak pertsonak bailiran tratatzea nahi al du patronalak? Pertsonak pantailak bailiran tratatzea nahi al du patronalak? Norbera al da patronala baino kapitalistagoa?
ESCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Bingoan jolastea gustuko duzun arren, diru laguntza eskaerek bingoaren tankera hartzearen kontra zaude. AHTaren lanak metroarenarekin batera dira martxan. Diru hori bai, hori existitzen da. Zu, ordea, sarearekin borrokan hiru mila euroko diru laguntza inork baino lehen eskatu ahal izateko. Langile eskubideen beherapenen aldi berria hasi da.
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Etxean kirol gehiago egiten jarraitzen baduzu, kirol saioetan sokasaltoan aritzen bazara, gorputzeko giharren gantz zatirik txikiena ere erreko duzu, endorfinez gainezka egongo zara. Zoriontasun pandemiko horretan, ordea, beheko bizilagunak gogaituko dituzu: apika, zenbat salto errepika? Ez al duzu uste trukean zerbait eman beharko zeniekeela? Agian, egunen batian, libre geranian… azenario bizkotxoa?
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Dantza gogo latza du zure gerriak. Ispilu aurrean dantzatzean sortzen dituzu konfinamenduko momenturik sexyenak. Aurresku tabernako dantzaldietan gogoa, Elenita tabernariak prestatutako gin-tonicean. Zoriontasuna kutsatzen duzu. Erronda zure kontu. Dena duzu alde.