Ekaineko txoroskopoa
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Sanchezen erabakiak izorratu dizkizu udarako planak, baina oraindik garaiz zaude Kolonbiara joan ordez Lizarrako kanpinera joateko #EzDaUrrutiraJoanBehar
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Kresal usaina eta azal gatzatua. Kaian bainua eta garagardoa eskuan. Eguzkitan egoteko garaia duzu eta ekainak egarria asetuko dizu #PiztuPiztia #MuskerOdola
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Herrerako jaietan topatuko duzu zure saltsa, auzotik auzoarentzat. Adi begirada bihurriei, jendea duzu zure esperoan eta… #GoxaldiaGorputzari
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Herrerako festak ez dira zure lekua, badakigu. Hala ere, mezu bat dugu zuretzat, Gemini maitea: txosnetan pote batera gonbidatzeko prest dago Virgo eder bat, joan zaitez badaezpada! #MuxuPote
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Parranda gogoz zabiltza azkenaldian, kalean poteatu eta jan ogitarteko bat lagun artean. Hori bai, Parte Zaharrean kalean edaten baduzu Ikatz kalean ezingo duzu, besteetan bai. Jakina, turista bazara dena libre duzu, zorionak! #BatzukBaiBesteakEz #DeskantsoErlatiboa #TouristGoHome
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Igo duzun azken bideoak like bakarra izan du: zure lehengusuarena. Garaia duzu igotzen duzun horri benetako filtroa jartzeko #AuzoLotsa
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Garai ederra da kirola kalean edo mendian egiteko. AB Krosa duzu asteburu honetan eta beti da erakargarria norbait lehenengo aldiz kiroleko arropa eta izerdituta ikustea #IzerditanBero
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Aspaldi zara auzoko alkate eta giltza guztien jabe. Orain inoiz baino gehiago aginte makila etxean duzu. Ez izan beldurrik agintzeko, batari eta besteari, denak oinetan musu emateko prest daude eta #AlkateGuaia
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Lotsatia zara, badakigu, Leo. Kosta egiten zaizu, parranda izanik ere, norbaitengana hurbildu eta «holakeai» bat botatzea dardararik egin gabe. Ekaina suaren hilabetea da, eman trago bat alkoholdun edari bat (txikia bada ere) eta ausartu, animo! #UtziLotsatiIzaera
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Sutan erreko zenituzke zure ideia gehienak, hala ere, ziurtasun gehiago izango bazenu lasaiago egongo zinateke eta konturatuko zinateke zure ideia gehienak pizgarriak direla besteentzat. #Piztu
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
EHZko sarrera hartu gabe oraindik? Kanpina lagunekin partekatuko duzula? Gasna eta xingarraren ilara desio duzula? Garagarnoa ala arnoa? #DonostiErdiaHantxeIzangoDa
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Lehenengo eguzki izpiek azala erre badizute ere, aukera ona duzu zure txortalagunari After Sun-a emateko eskatzeko. #KremitaBeroa
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Turistenak diren kaleak eta bide gorriak berreskuratzeko garaiz gaude, biolentzia beti ez delako hain txarra justizia egiten bada #MugituOrain #PipertuPixkat