'Gascostia'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe Azpitarte
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Lagun eder hori! Danbor hotsak entzuten hasi zara. Lasai, ez dira zure buruko hotsak. Horrelako mozoloak gara donostiarrak. Izatezko helburua urtarrilaren 20an lepo mozkortuta dagoenak ere danborra jotzen jakitea da. #BelarrianTapoiak #DanborPrest Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Abenduaren 6a jai eta martxoaren 8an lan? Bai, hori! Abenduan ez dago zubirik, jai egun arrotza baizik! Ikasletan herri eskoletara eta gaur egun atzerrira, hau marka hau! Ez al duzu nahiago Durangoko azokan irakurle plantak egitea? #JaiPrest #Zubibizi Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Donostiako udaltzainek agiri bat atera dute: Donostia Gascostia den bitartean, bizikletek ez dute argirik eduki beharko. Hiria nahikoa argitsu bilakatuko da. Gascostia ekologiaren aldeko hiria denez, ez dugu bizikleta bakoitzaren argitxoak alferrik gastatzerik nahi. #Dbizi #Argitxo Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. San Tomas egunean baserritar jantziaren erdia nahikoa dela erabakitzen duzun horietakoa zara. Aurten txanda egitea egokitzen zaizu… Parte Zaharra jendez lepo egongo da zu postutik ateratzen zarenerako… Gogoratu Grosen giro aparta izaten dela! #TxofrekoTaloa #SagardoaTaLoa Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Neguko oporraldian zer egin pentsatzen… Eskiatzeko trasteak ikusi zenituen armairuan… Hotzak ere badu bere alde ona… Elurretan irristatzeko desiratzen zaude. Norekin joango zara aurtengoan? Orain gutxi ezagutu duzun hori ere elur zalea da. #IrristEdoZartako Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Argiz beteta dago kalea. Hiriko puntu beltzak argiztatzea al da helburu? A, ez! Gascokeria bat bestearen atzetik besterik ez da. Dirua gastatzeagatik gastatu. Hobe argietan gastatzea bidegorriak konpontzen baino. Erromantizismoaren azken balada. Hamaika ikusteko jaioak gara! #Gascostia Cancer: Ekainaren 22tik uztailaren 22ra. San Silvestre lasterketa prestatzen hasi al zara? Tik-tak… badatorrela hau ere! Durangoko azokan zein liburu erosiko duzun erabakita? Edo iazkoak oraindik irakurri gabe? Tik-tak… #DenboraDaPoligrafoBakarrra Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Lagunartean poztasun handi bat izango duzu: zorionak! Hori ere ospatzeko modukoa da! Laneko kontuei ez eman buelta gehiegi, denak du eta bere alderdi ona. #EzkontzaEzDaOspakizunBakarra Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Gasco ez duzu maite asko. Noriari begira bidegorrian harrapatu dituzu dagoeneko hiruzpalau giri. Norena da errua? Noria ez! Korrikaren kantua gustatu zaizu, edo ez? Oraindik ez dakizu gustatu zaizun ere? #KlikaKorrika Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Abenduan gogotik jan eta kolkotik edan! Lanera joatea denoi kostatzen zaigu. Opor osteko depresioa, ez da opor ostekoa, lanekoa baizik. Tira, aste barruan asteburua gogoan. Saiatu egun guztietan kontu ederrak egiten. #BiziBizi #JanEtaEdan Scorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Gascokerietaz kokoteraino egoteko arrazoirik ez zaizu falta. Gascoren itxurakeriaren biktimen plataforma sortzeko deia egin duzu Facebooketik. Jarraitu horrela. Ziur atsegin dut bat baino gehiago jasoko dituzula. #NoriarikEzEskerrikAsko #Gascoenteritis Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Korrikarako prest? Aurtengo korrikarako dantza klaseetan izen ematea erabaki duzu. Baina ez dakizu zein estilotan… Tira, pertsona bereziren bat ezagutzeko aukera paregabea izan daiteke. #FerminIsFermin #EuskalBizi #RapPrest Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Aurten oraindik ez duzu txokolate bero gehiegi hartu, mantapean zirriak egiteko aitzakia berriak asmatu behar izan dituzu, euriak ez baitizu lagundu. Lasai, badator eta abendua. Zure beharrak asetzeko eguraldi hotz eta ilunarekin! #ZuBetiPozik #G(h)otzatu