'Irailaren orena'
Txoroskopoa
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Kontxako bandera nork irabazi ez dizu gehiegi axola, asteleheneko ajeak, ordea, bai. Bigarren asteburuan saia zaitez Biltokitik ateratzen, mundu bat omen dago hor kanpoan zure zain. Urrutiegi joanez gero, adi: zurrumurruek diote Denis Itxaso Pandoran ibili ohi dela. #NolaAldatuDenDonostiaKamarada #GuaIFriendly
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Ikasturte hasierako energia garbiak erabaki onak hartzen lagunduko dizu. Udako zirri guztiek ez, baina baten batek lortuko dio irailari eustea. Bestalde, lankideek eskuzabal hartu zaituzten arren, adi ibili amorru gosez den horrekin. #OrojakileaNi #PorrontxinaZureBilaDabil
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Norian bikotekidearekin ibiltzeak tentatu zaitu: maiteminak jota zaude! Burua galtzea zein ederra den! Lagunekin egoteaz oroitu, besterik ez dizut gomendatzen. Lan kontuek itxarongo dute, baina adi patrikako zuloari, pixkanaka handi daiteke eta. #DonostiakEzDuNoriarikBehar
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Gehienak oporretan daudenean egin behar izan duzu lan, baina umorea ez duzu galdu. Asteburu bat hemen, eta beste bat han. Ez da luzarorako izango, ordea: kosmosak sorpresatxo bat du zuretzat. Hilabete honetan zugandik gertu izango da Taurus, energia pizgarria elkarbanatuko duzue.
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Irailaren 14an Bilboko manifan izango duzu aukera udan ikusi ezin izan dituzun lagun guztiak aurkitzeko. Porrontxoetako ajea duzula? Ez kezkatu! Autobus antolatuetan izango da-eta plastiko poltsarik txahala botatzeko. #47akHerrian #NiEreJoangoNaiz #BesterikEzDuguFalta!
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Inoiz estropadetan arraun egingo duenaren ametsa nork ez du izan, ba? Lagunei onartu beharko diezu, ba, baita ametsa egikaritzeko hitza eman ere: «Ikasturte honetan diziplinaz arituko naiz, kirol anitz egingo dut, eskuko babak atera arte ez dut lorik egingo…» #NolaGustatzenZaigun
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Zenbat negar, eta zenbat min. Eta zenbat gau lo egin barik. Iraileko musika taldea: Ken Zazpi. Egoera emozionala: udako garai hobeen nostalgia. Gogo gabe, nekatuta, triste eta kexati. Etzanda hobeto pentsatzen dela defendatzen duen filosofo nagusia zu, eta errrutinaren beharra duela dioenari su.
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Poltsikotan zuloa duzula amaitu duzu uda beroa. Kontuak eskatuko badizkizute amnesia diagnostikoa erakutsi. Kausak bost axola. Etorkizun hurbila beltz. Irtenbidean pentsatzeko egunik onena biharkoa beti. Gaur utzi atseden hartzen, utzi pasatzen. #DenborakEmangoDizuZapla
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
Estropadetan probintzianoak joateko desiratzen egoten zarenean bezala ari zara turistak Donostiatik noiz joango diren espekulatzen. Maletarik gabeko bidegorria izeneko eleberria nork argitaratuko du? Danelek, Beñatek ala Kattalinek? Susak, Elkarrek ala Lisipek? #EuskalLiteraturaBizirik #DonostiaSutan
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Iraileko animalia: hartza. Pertsonaia: Greta. Neska ametsetan agertu zitzaizunetik, gure dekadentziari izena jarri diozu: hartz polarren desagertzea. Ikasketa normatiboak amaituta, beti ikasle izaten jarraituko dugunak ere deituta gaude hartz polarren aldeko ikasle grebara. #PlanetaSalbatzeraHoaHi?
ESCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Donostiako turismo ederrak liluratuta gazte ekintzaile izan nahi, eta Glovon sartzeko erabakia hartzea bezain perbertsoa da Alderdi Ederreko norian igo nahi, eta uda osoan zehar lagunik batu ez bazaio ere, desira burutik kenduko ez duena. Zu. #NoriarenFana #HauDaHauPertsonajea
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Emozionalki ahul zaude, malkoari ezin eutsi. Udak aztoratu dituen hautsak errazten igaro behar al duzu ikasturte hasiera? Salbatzailearen zain orain ere? Gauerdian inor agertuko bada, ez duzu salbatzailerik izango, ziur egon. #MariaErauskinIsAFake #Autodefentsa
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Iraila gogor hasi duenari ikasturte oparoak espero dio. Estropadak jo eta su. Antzarei egurra. Kalabazak jasota, Intxaurrondotik ihes. Egiako aldapan kroketa, eta iraila amaiera maldan behera. Animoz topera, aprobetxatu udako olatuaren txanpa!