Iraileko txoroskopoa
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Iraila da urtearen benetako hasiera. Zorionez, estropadetan uda osoan hasitakoa jarraitzeko aukera duzu, edo ordagoa botatzekoa #BiltokiaBienTokia
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Galdera bat, bi erantzun. Joko bat bi leku. Geometrikoak dira estropadak, eta itsas ertzera eramatekoak. Barazkiak igandez banatzen dira eta jaso ere bai, beraz, ospatu itzazu estropadak, bi txupitokin adibidez. #PiztuPiztia #MuxuaOrdain
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Atzeraka salto eginez sartzen duzu burua uretan, eta kolpez altxatu irteteko. Arnasa ur barruan hartuagatik kanpoan ere moldatzen zara, sigi-saga dotore. Pirata bat eginda zaude, segi fin! #Aurtzaka
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Iraila erabakien hilabetea da. Hamaika izen emate bete dituzu, baina hobe duzu pare bat aukeratuko bazenitu. Kultura eta kirola koktail bikaina izaten da, baina pasatu gabe #KrossFitEzEskerrikAsko
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Porrontxoak tartaren gaineko gerezi gorria izango dira. Behar zenuela uste zenuena desira da zuretzako. Adi egon, Fresa Morangon seinale bat jasoko duzu eta. #FresaMorangoragora
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Udan gogor aritu zara lanean, berdin jarraitzen duzu orain ere. Pizgarria izango zaizu iraila, taurus maitea, eta zuk gustuko duzun eran, ez zaitu erreko. Eguzkitakoak begian eta oinak lokatzetan aurkituko dituzu #EguzkirikGabe #BaimenikGabe
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Purpurina erosteko garaia duzu oraindik, ez kezkatu. Sagardoa lagun, lagunekin sagardoa. Ez dago zure arrastoa kenduko duen inor, beraz, jarraitu zure ingurukoen artean distira hori elkarbanatzen, irribarrea ateratzeko gai zara eta. #DistiraDonostira
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Glad is the Day, zein izan zen Gladis? Galdera horri erantzuten saiatu dira, baina parkearen izena ez da aldatu. Eskerrak erantzunik baduzun, galderak baino gehiago, jarraitu horretan! #Gladis
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Literatur zalea zaren arren, uda beroa izan duzu, zorionekoa zu. Udan irakurri gabekoen lista oraindik zikindu gabe duzu, eta lo hartu aurretik irrakurri ezazu kapitulu bat. Irakurtzeko jarri egin behar baita irakurtzen. #KapituLo
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Esleipenak eta ordezkaguneak, herenak eta erdiak. Kokoteraino zaude irakasleen hitz teknikoekin, eta batez ere irakasleekin. Zaila dirudien arren, urrundu ahalik eta gehien haiengandik, irailean batez ere. #FueraFuera
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Instalatzea zaila da, aukera erraza bada ere. Tokia egiten ari zara eta komunitatea sortzen, ez genuen gutxiago espero zugandik. Segi urte berria berritzen, iraila beti baita hasiera bat, zerena ez dakigu, ordea. #IrailaIzangoZen
SAGITARIUS:i
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Jokatzean zer tokatuko eta onena, garai hura garai honetan. Hamaika egun estropaden barruan, ziabogak ziaboga. Banderarik ez, baina suziriak botatzeko moduan. Zeinek esango zizun ba, aurrera horrekin! #MareanOstertz #PikantePixkat
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Paparra nahikoa altxata paseatu zara uda osoan zehar. Hamaika txosna, 40 oporraldi, sare sozialak arrain lerdenez beteta. Hustu ezazu sarea eta hasi zaitez ingurukoei kasu gehiago egiten #SareAntisozialak