'Maiatza ez dago salgai'
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Badator uda, presta gorputza! Hona 2019ko baremazioak: astebururo parranda 1+ ohiko jaiak = astean pala partida bat. Astebururo etxetik pasa gabe + ohiko jaiak = mendi bat eta itsasoan bainu purifikante bat. Astean zehar euskal jaien tourra + astebururo etxetik pasa gabe = paseoa egunero, 10 luze, eta AB Krosa.
#EzZaitezDortsalikGabeGeratu
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Zu, norbanako, animalia eta bizitzaren askatzaile! “Aquarium” fenomenoaren alaba: zure bizitza mugatzen duen kristal gardenaren barruan preso dauden bizitzen askatzailea zara. Zu, muga ikusezin oro altxatzeko jaioa zara. Sistema espezistari planto!
#AnimalionAskapena
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Berezitasun bat: emozio indartsuen ondoren bajoi itzelak izatea. Parrandaren ostean, biharamun bortitza, opor osteko deprea, Korrika amaitzean energia bideratu ezin gehiegi gorputzean. Azkena ere deprea deitzen da, bai: ilusioa egiten dizun bizi proiekturik ez duzula, alegia.
#EkaitzarenOsteanBarea
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Kristal gabeko antiojo hipsterrak falta zaizkizu euskal estetika post-neo-moderno apurtzailea osatzeko. Durangaldean hasi zen UEUren udako ikastaroetan arnasteko irrikan zauden euskal-hardcore-postureo aire egokitua. Fantasma zara… barne-gatazka: ikusezintasuna.
#NiEreBaNaizKasperEtaZer
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Senpereko lakuko herensugeaz hitz egin dizutelako pentsatu duzu maiatzaren 12an hara joatea. Noski. Mundua biraka dabilen alderantz mundu guztia besterik ez duzu topatuko; egin bira beste aldera eta topatuko duzu zure galdera. Amets bat: Nerea Arriolaren 2019ko monologoaren inspirazio iturri izatea.
#MunduBatLakuan
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Zer, nola, nora ez dakizun hori: orain bizikletero horia izan nahi duzula? Txirringan ibiltzea gustuko eta xoxak faltan. XXI. mendeko macdonalizazioaren amarruan erortzear zu… baina, lasai! Entzun Fermin! Pedalkadak ez dira doan: zure gorputza, bizitza eta eskubideak dira.
#AgurMarotoEtaGlovo #KaixoM1
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Piratak datoz aurten ere. Parranda eta jai eredua iraultzeko helburuz Coca Cola ez! Zu kide eta deskide zaren plataformak hausnarketara deitu du udako jaien epealdiaren atarian, inperialismoaren forma berrien aurrean ekintza esparrua zabaldu behar delakoan: agortuta omen dago orain Pepsiaren aldeko markoa.
#CCEZ!EzHemenEzInon!
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Badator! Iritsi da! Liburutegi garai preziatua! Non eseriko, nork lekua gordeko, nori lekua gordeko… Reyes Carrerek dio hauteskundeak irabaziz gero, Bilduk Libutinder izeneko aplikazioa aterako duela.
#NoizkoIkatzTinder? #IrailaEzEskerrikAsko
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Maiatzaren lehenarekin hasi eta Olatu Talkarekin bukatu. Kontradikzioak kontrako eztarrira! Batu AB Krosera! Donostiaren alde xeheena ezagutzeko aukera paregabea!
#EraulDuoPintxoTaPoteHaurJolasakGiroParegabeaHitzakoHarpidetzenZozketa #HitzaEreABkrosarenAlde #LibreLasterketaNoizko?
ESCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Lemoan Furgesiak irratiko bozgorailurik izan ez zuela jakin zenuenetik klase borrokara batu zara. Herri xehearen eskubideen defentsan manifestazioa deitu du Furgesia ereduarekin kezkatuta dagoen plataformak.
#BiziKanpinEkin #KanpinakEzDaudeSalgai!
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Ze hitz dago soberan? Kontrabandista, kontramanifa, kontraeraso, kontrabaxu, kontrazala, kontraesan, kontrakorronte, kontrakzio, kontraktura, kontra gailurra.
#ErantzunaJakinaKontrazalaDa #BesteGuztiakG7arenKontraindikazioakBesterikEzDira
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Hilabete honetan zure xelebrekeriek goia joko dute! Noiz? Gutxien espero duzunean. Nola jakingo duzu? Atzean Zuloaren protagonista bihurtuko zarelako. Zeure burua ikusiko duzu islatuta esketxen batean.
#GouproBatJarrikoNizukeEgunerokoanEramateko
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
Badira abesti batzuk buruan asteak eman dezaketenak: Ni euri tanta banintz egingo nuke zure sudurrean txirrist. Maite Zaitut pila pila patata tortilla… Eskerrik asko Pirritx eta Porrotx!
#AbestiekBesteEzerBururatuArteIrautenDute #NiEuriTantaBanintz