Maiatzeko Txoroskopoa
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Kontzertuzale amorratua zarela badakigu: Anari non, zu han. Laster zeu hasiko zara kontzertuak ematen. Etxealdian ikasi zenuen gitarra jotzen. #KontzertuakNonNiHan
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Camperoko bazkide ofizial bihurtuko zara martxa honetan! Gora Zurriolako lateoa! Gogoratu Donostian badela kostatik at gune ederrik, adibidez: Ametzagaina. #CovidSutara
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Itxialdi perimetral zikina bukatzeko desioa beteko nizuke nik gustura, baina pazientzia apur bat beharko duzu. Tabernari kuttunak noizean behin bisitatu eta hartu zuritoa baino handixeagoa den edariren bat. Eskertuko dizute, eskertuko duzu. #SOStalartiza
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Putzurik putzu ibiltzen zara, Zapaburius maitea, putzurik ederrenaren bilaketa amaigabean. Udaberriak putzu epelak ekarriko ditu eta aprobetxatu onena aurkitzeko! #PutzuSakonTaIlunBatZen
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Arroz integrala, olo zopak eta kefirra bihurtu dituzu dieta egonkor. Noizean behin sagardotegi batek ez du kalterik egiten. Izozkiarekin paseatzea ere bada Donostiako lege zahar bat…#Ñoñostia
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Purpufestak antolatzailea behar du. Animatzen zara? Ingurukoak prest izango dituzu, ziur!
#PurpurinaDaBideBakarra
CANCER:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Eguzkia irtetearekin batera aldatu duzu aldartea. Zein ederra den lasai bizitzea! Donostian turistak ez egoteak esan nahi al du donostiarrok garela bertako turistak? #EzGaraTuristakDonostian
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Zure garaia heldu da Leo maitea, indartsu zapaltzeko unea duzu, kalearen ertzetatik ibiltzeari utzi, ertzak erdigunea hartzea komeni da eta batzuetan. Zure pausoek, beti bezain dotore eta distiratsu, erakarpen indar handia dute eta jasotzeko garaia duzu #ErtzakPiztu
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Zure haserrea ezin kanalizatuta zabiltzan honetan, antolatu zaitez, bizi bizigarria suntsitzen ari diren munstroen kontra uste duzuna baino jende gehiago baitago, altxa burua eta erantzuteko garaia duzu #AltxaBurua
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Etxebizitzaren prezioa gora eta gora dabil sabairik jo gabe eta funts putreek gertuegi hegal egiten dute gure auzoen gainean. Etxe agentzia eta etxebizitza bat baino gehiago dutenen kontra joateko garaia da #PertsonaBatEtxeBat
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Alerta horiko ziklogenesian murgilduta zabiltza, zurrunbiloz zurrunbilo; baina lasai hartu, sentitzen duzun hori egin, erabaki, hitz egin eta minak minago izateari utziko dio. Bizitza erabakitzea bada, erabaki bizitza #Gerabakiak
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Udaberriarekin batera, saltseoa ere areagotzen da: utzi iruzkin sotilak gustuko duzun pertsona horren sare sozialean, keinu txikiena ere garrantzitsua baita. Gomendioa: bat baino gehiagori egin #EreinTaJaso #BerotanBerotu
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Parranda egiteko gogo ikaragarria kontrolatzen ibili zara luzaroan, baina bada garaia dantza egin eta barruan duzun bilirrubina hori askatzeko. Elkartu lagunekin eta perreatu mañaneo zoragarrira arte
#AlarmaEgoerarikEz #ParrandaEgoera