Martxoko txoroskopoa
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Kapritxo asko dabilzkizu azkenaldian. Etxera ekartzen dizute janaria egun bat bat, bestea ere bai. Nola esan… neoliberalismoak jan zaitu. Martxa honetan garbitzaile bat kontratatuko duzu zure kaka garbitzeko. #EmanBueltaBat
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Urte bat gehiago nabari da zure irribarrean. Bihotza taupaka duzu. Zer da hemendik aurrera datorrena? Elurra Donostian. Trineoak Urgulen, ta turistak marrazotan. #TouristGoHome #HotzaDayola
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Zapatista eta burutsua, buruhandia festetan eta zapatila etxean. Dagoenera moldatzen zara, dagoen horren injustizia izpirik ikusten ez duzunean; bestetan agertzen da zeure zapaSUrius. #Surius #Black
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Badator, badator badator! Zeure onena iritsi da: tok-tok, nor da? martxoko martxan elurra marra-marra. Nou koment. Izan untxi, eta egin lo gutxi? Izan Lutxi, eta dilistak bitcoin? Tumatxetan jarrai, ezin kokolokeriei haika, ta segi aurrera. #BitcoinAlaEusko #NonDaTaxia
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Ari ez da erabiltzen nornorinork aditz ospetsuarekin erabiltzen. Aries piscis eta gero dator. Ari ez da ‘h’-rekin idazten. Aries zorrotza izan ohi da. Hari ez zaio ezer falta. Aries katu zalea da. Hari eskatu diot zigarreta. #AriDiotSutara #AriAriAriTxorosLehendakari
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Lilatoian izena eman zenuen, a ze tomatoia. Hi haiz hi mondejua! Urtero baietz, eta urtero larunbat gauean sagardotegia. Hi haiz hi kalamidadea! Ordena ez al da lilatoia eta gero parranda? Edo lilatoia al da parranda? badaezpada ere in ezazu parra andana. #LilatoiaAurrera #GoraHitzatloia
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Martxoaren 8an purpurina, ezpainetakoa, buruko estalkia eta megafonoa, denak izango dituzu zure esku. Prestakizunetan tope ari zarete kuadrillan, Whatsapp talde eta guzti. #GoraGaileta #EateBiscuitt #ByByMotherFuckercapitalist
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Lanera, lanera eta lanera. Ze pentsamendu toxiko dituzun. Ez al duzu beste ezertan pentsatu nahi? Afariren bat, mendi bueltatxoa, futbol partidua… Lanez lepo, eta ingurukoekin lepatente… Hori al da nahi duzun bide? #LanarenEsklabu #BizitzaHoriBainoGehiagoDa
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Bertso eskolan izena emateko zer egin behar den jakiteko deitu duzu Bertsozale elkartera. Beno, deitu nahi duzu; beno, deitzeko ideia duzu…. Tira, bertso mozkorrean aritzeko gogoz zaude, eta kitto. #TxintxoPlantarikEz
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Irati filma. Mesedez. Denok. Ya. Nola esan. Estiker eta guzti. Mitologia. Euskal. Kultura. #CarcastilloBorrokatuSoundSystem #MitologiaBorrokatuSoundSystem #WazemankGogoan
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Gure hiri maiteko postal berria: Bidegorri bat, patinete elektriko bat, astronauta kasko batekin, atzetik sirenadun kotxea, kotxeak ezin harrapa patinetea. ZaldiEroak egingo luke zeozer irudi horrekin. #KaskoAskoGasko?
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Kontzertuz kontzertu zabiltza. Eztarriak tinko darrai zure martxa. Garagarnoz beterik gibela. Burua gautxori. Gorputzean daramazu musika. Zeure letra horiek, non dute melodia? #PaperetikDoinura
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Krossfitera aspaldian joan ez zaren arren, zoriontsua izan zaitezkeela konturatu zara. Hirian zehar korrika egiten hasi zara, motxila soinean, entrenamendua zilegi izan dadin. Laster konturatuko zara motxilan liburua sartuta zoriontsuago egin ahal zaituela. #ZeureMomentuaMendiPuntan