Martxoko Txoroskopoa
Kuadrillen bazkaria, Ibaetako frontoian.Asier Gonzalez de San Pedro
Aquarius:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Ideia berritzaileak dituzu buruan. Berritzaileegiak, agian. Lankideek arraro begiratzen bazaituzte, beraien arazoa da. Lagunartean inspirazio iturri izango zara. Martxoak sormena piztuko dizu eta bide berriak irekiko dira lantokian, lagunartean eta Ibaetako jaietan. #piztu
Zure kanta: Sortuz, Zea Mays
Piscis:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Sentikortasunaren eta irudimenaren aroan zaude. Martxoan, ametsak eta errealitatea nahastuko dituzu, mistiko ibiliko zara. Arte edo sormen jardueretan arrakasta handia izango duzu, horrek maitasuna ere ekarriko dizu. Baina gogoratu: fakturak ez dira metaforak. #osasunaetaogasuna
Zure kanta: Irudimena, Otxo
Zapaburius:
Otsailaren 29tik 31ra.
Entzuten duzu, Zapaburius? Igelen kroaka da! Bertan dira Ibaetako jaiak! Prestatu begidun txapel berdea eta jaitsi Lautximenetara, Mojito & Patxaran zain dituzu. Negu amaiera lasaia nahi zenuen, baina izorrai! #arinarintafandango
Zure kanta: Dantzalekuan, Gozategi
Aries:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Martxoa Go!azen-eko pertsonaien moduan hasiko duzu, delulu. Energia sobran izango duzu, baina ingurukoek segurtasun uhala jartzea gomendatuko dizute. Denok ez gaude zure aldarte berean. Pentsatu pixka bat zein egoeratan zauden eta gero gerokoak. #ikusietaikasietaondoentzun
Zure kanta: Oxigenoa, Nøgen
Taurus:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Egonkortasuna maite duzu, baina martxoak plot twist txiki bat dakar zuretzat. Lasai, ez zaitu guztiz suntsituko, baina argi ibili. Tentazioak agertuko dira eta, maitasunean, goxotasunak irabazi dezan komeni zaizu. Zuk erabaki zer suntsitu. #bainaerabaki
Zure kanta: Tentazioa, Martxoak 31
Gemini:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Zeinen ondo, udaberria dator! Arazoa? Oraindik hotz egiten duela. Saiatu zure mingaina ere hotz mantentzen eta saihestu sekretu gehiegi zabaltzearen artea. Lagunartean protagonista izango zara, beti bezala. Martxoan gakoa: egin tokia besteei. #egozentrik
Zure kanta: Udaberria, Iker Lauroba
Cancer:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Zure emozioak Netflixeko telesail bat balira, Bridgerton zara. Martxoa barne bidaia bat izango da, dragoi baten gainean egindako bidaia, gorabehera izugarriak, alegia. Etxea eta gertukoak izango dira zure babeslekua. Intuizioak behar duzuna emango dizu, entzun iezaiozu. #zedemontre
Zure kanta: Babesleku, Ezezez
Leo:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Azkenaldiko eguzki egunek eta tenperatura igoerak asaldatuta zaituzte, Leo: aspaldi baino hobeto ikusten zara ispiluan, erakusleihoetako islan bilatzen zara, une oro. Ez da zure uste hutsa, eguzkiak oso ondo egin dizu. #armatiropum
Zure kanta: Soy Rico, Dupla
Virgo:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Martxoan ez arre, ez so, Virgo. Hego haizeak tontotu zintuen aurreko astean eta ezin lurreratu ibiliko zara ia hilabete osoan. Udaberria hastearekin batera haizatuko da giroa. #taorainzer
Zure kanta: Ihes egitea zer den, Kerobia
Libra:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Eskolatik haurrek ekarritako zazpiehun bakteria eta germenek habia egin dute zure sabel, eztarri eta biriketan, Libra. Martxo hasieran atseden hartzea ondo etorriko zaizu, hil amaieran asteburu pasa joan nahi baduzu. Mendiak birikak zabalduko dizkizu. #gaurlasaibiharjai
Zure kanta: Orain barre orain negar, Ruper Ordorika
Escorpius:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Sagitarius:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Capricornius:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Capricornius maitea, ezingo duzu inoiz sendatu ibuprofenoak lau kaña eta bi zigarrorekin konbinatzen badituzu. Hartu asteburu lasai bat eta mimatu zaitez. Bueno, ez, mimatu zaitzatela. #gelditapentsa
Zure kanta: Hasperen, Aguxtin Alkhat
