#MetroBeto
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Aspaldi planifikatu zenuen zubia. Tiketak erosita, dena txukun-txukun prestatua duzu asteburu pasa joateko… baina kontuz! eguraldiak zure planak aldatzea ekar baitezake… prest egon aldaketetarako! Horrelakoetan sortzen dira plan ederrak! #karratua #planberrimugitugerri Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Parisera joateko intentzioa duzu autobusez, baina denborarekin joan tokia hartzera. Leiho ondoko lekuetan zure hanka luzeak ez dira kabitzen eta komeni zaizu pasilo ondoko tokiren bat hartzea #eginkontu #pariseratbanüazü Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Durangoko azoka beti duzu kalendarioan markatuta. Bertako literatur atmosferan murgildu eta ezagutu jende berria. Parranda egitea ere pentsatu duzu baina kontuz hotzarekin! Tabernaz taberna bertan gelditzeko arriskua baituzu! #Dazokat #hotzataostiyak Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Asteazkena lan eguna zela erabakita Parisen hasi duzu zubia. Elkartasun sentimenduak mugimenduan jartzen zaituenean gustuko duzu, urtea amaitzeko behar zenuen puntx-a! #ParistikNatorrenArtisauBatNaizNi Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Atsedenerako zubia. Ez larritu Durango beti egongo da eta hor… Bai zera! Ez duzu zuk ere sinisten joango ez zarenik, bueltaxka baten aitzakiarekin urteko parrandarik handiena. Baietz nik asmatu norekin amaituko duzun? #Sorpresaaaa Cancer: Ekainaren 22etik uztailaren 22ra. Durangon etxea lortu duzula eta zoratuta zaude. Zein da zure zubiko helburua? Disko berriren bat? Poesia liburu bat akaso? Kar kar kar! Hamabiak jotzen dituenean saguzar bihurtzen naiz #badaba-u-u-a-a-dubiduba Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Bertsoporran zortzi porra egin dituzu dagoeneko, kontuz konbinazio perfektua ez baita existitzen! Gaztelumendi aurrerago jar ezazu, inspiratua dabil eta! #bertsofriki #CasteloMontainLider Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Infusio berri bat ezagutu duzu, eta bere garaian Bach loreen booma zabaldu zenuen bezela orain infusioen iraultza egingo diguzu! Eta kontuz Durangoko parrandako keak ez zaitzala aztoratu! #InfuIraultza #ZigarretarikEz Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Feministaldiko ajeak oraindik irauten badizu ere, lasai, Durangon izango duzu aukera aje makalago bat izateko eta! Eta gogoratu, adina adina da libra kuttuna… #ajearenZubia #DurangoFem Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Pariserat joateko prest duzu maleta, mendiko botak eramatea gomendatu dizute lagunek, baina ez dira oso dotoreak… tira, asteburu batengatik ez zaizu ezer gertatuko. #TreneanEzAspertzekoKartakEraman Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Jai egun arrotza borrokatzeari aspaldi utzi zenion, hori egitea erretzeari uztea baino errazagoa izan zen. Gogoratzen al dituzu garai haiek? #GoraBihotzakEtaBeheraGaltzak Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.Pirinioetara joateko plana ez da ez makala. Fermin parrandazalez beteta izango duzu, Pariserat joateko dirua parrandan gastatzeko prest daudenetaz. #ZeinenEdertoLoEspainiarKonstituzioarenEgunean Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Durangoko azokara joango zara eta bertan zure aurrezki guztiak gastatuko dituzu. Parrandan ez galdu erositako altxorrak lagun! #aurrezkieiagur #Diruango