'Txistorraprest, talobelarri'
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Adi, ez datozkizu garai onak eta. Inguruak jarritako baldintzen araberako arauak gero eta gehiago itotzen zaitu. Olentzero eta Mari Domingiren engainuak zenbat min eragiten duen ohartzeak ardura hartzea dakar.
#EgonLoEtaJangoDenMe
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Etorri da (bi)hotz bakartien kluba, edo hotzaren kontrako planak egiteko aro (b)eroa. Horretarako plan proposamen ugari izan ditzakezu: manta-azpi hil arte, edo kontzertu goxoa jo eta ke… Noria ere hemen da: ez igo pneumoniarik hartu ez nahi baduzu #NoriaraZoaz #Pneumonoria
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Zorionekoa zu! Etxebizitzaren prezioak gora egin du, asteroko erosketa garestiago, argia eta uraren faktura gero eta itogarriagoak zaizkizu… baina zenbat Gabonetako argi! Eguna eta gaua desberdintzeko gai ez bazara ere, ez duzu etxean argirik piztu behar izango!
#ArgiDago #hilargiak #GauTxarrak
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Iritsi dira giro ederrean ospatzeko egunak! Hor egongo dira klasikoetan klasikoak, zoriontasunaren maila gorenera iristeko eskailera automatikoak: urteroko sagar konpota zoragarria, umeen Olentzeroren antzerkia, eta osabaren arrazoiketa ozen eta kategorikoa… #konpotarrak #intentziyuarekin
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Illunbe zure egiteko ordua da, zezen plaza konkistatu eta iraultza egiteko! Ezagutu itzazu aurretik Gipuzkoako Txapelketako finaleko bertsolariaren bertsokera, igande goizetan non hartzen duten bermuta, edo ze mendi igotzen duten…. Eta noski, prestatu zure modelotxoa! #AdarrakZorroztu #IllunbenDistira
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
San Tomas egunean txanda egitea egokitu zaizu! Beti berdin! Ez al dago inor lan egiteko prest? Eskerrak ez zaren beganoa, gora agroekologismoa! Purpurinazko talorik nahi? Zu beti alde, edo debalde! #TxofrenBainoHobetoInonEz
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Oparirik egin gabe opariak jaso nahi? Laztan asko egin beharko dituzu hori lortzeko! Baina… Koadrilako lagun ezkutuari ihes egitea debekatuta dagoela badakizu, ezta? Hurrengo ezkontzara ez zaituzte gonbidatuko bestela.
#OporraAriDu
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Urtebete da ez duzula osaba hori ikusi. Zapia buruan, ardoa eskuan eta tripotxa erdian… zenbat txiste matxista entzuteko gai zara? Zureak edo bereak, baina norbaitenak egin du. #matxidromo
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Itsaskien maitale den langile xume hori, lasai, aurtengoan Durangoko azokan ez dago poltsikoa zulatuko dizun ezer berezia erostekorik: gorde diru hori txangurro eder bat oparitzeko zeure buruari. #TxangurroaDemokratizatu
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Zubietan ere izango da Durangaldeako usainik laster. Keari ez dario purpurinarik: min bizia eragin die herritarrei. Larrialdi klimatikoa munduan, eta erraustegia zubietan. Akabo fandangoa. #GureEskuDagoTa
ESCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Udazkeneko barne hausnarketa sasoia amaitu ostean badator DAP: Durangoko Azokako Parranda. Huts egin ezin den hitzordua eskorpiusentzat, harremanak sendotu, Euskal Herria agurtu, kulturgintzan saiatu, bertsotan tronpatu, eta gauean lardaskan aritzekoa! #DAPaktibista
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
Evo Morales bezain ezkutatuta zaude zu liburutegian. Ikasi eta ikasi. Gabon Zaharretan Dokara edo Letaman gaztetxera joango zara parranda egitera? Inguruak hasi dira dagoeneko erabakitzen. Hori bai dilema. #ParrandakNoizko
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Kaprikornioren koherentzia maila gorenera iristen da urteroko zure kapritxoarekin: kotiIioia 31ean eta filarmonika 1ean. Mazapanez ahoa itxiko dizuten eguna ere laster iritsiko da, baina ojokuidau, ordura arte, segi berdin, zu behintzat ez zara eta ohartu ere egingo. #KapriBiderBi