'Txoroskopoa', Irutxuloko Hitzako atal berria
Ostiral honetan irakurri ahal izango duzuen Ixi Goianetxeren lehen 'Txoroskopoa'.
Astero horoskopoa irakurri ahal izango duzu Irutxuloko Hitzan. Ezta ez da edonolako horoskopoa izango, Txoroskopoa izango da! Kolaboratzaile berri batek egingo ostiral honetan estreinatuko dugun atala: Ixi Goianetxe. Nor da gure kolaboratzaile berria? Hona hemen aurkezpen labur bat. Harry Potterreko Trelawny andereñoarekin praktikak egin eta gero itzuli da Euskal Herrira. Emakume bizia da. Goenkaleko Maria Luisak herentzian utzi zizkion bere landareak, eta haiekin berriketan jakin ditu batzuen eta besteen txutxumutxu bortitzak. Perrexilarekin egindako infusioetan etorkizuna iragartzen abila, bere egin ditu Peio Zabalaren teknikak eta Jagoba Errekondoren landare jakintzak. Tentuz berekin! Haserretuz gero, Anoetako merkadilloko ijituen maldeojoa botatzen trebea da eta!



