Txoroskopoa maiatza

Aquarius: urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Zure buruari gehien sufritzen ari dena zu edo gurutziltzatzen ari diren Jesus den galdetu izana normala da izan duzun apirilarekin, Aquarius. Baina lasai, maiatzak ordainduko dizu apirilak kendutakoa. Aspaldian bere berri izan ez duzun norbaitek idatziko dizu, adi seinaleei (bereziki STOPei). #gorriangeldiberdeansegi
Zure kanta: Asko sufritu nuen, M-ak
Piscis: otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Zilbor hestea mozteko esan nizun apirilean, Piscis, ez zure gurasoez ahazteko. Amaren eguna ez dugu ospatzen, baina ilusioa egingo dio detaile bat eramateak. Pantxineta eta antzerkirako bi sarrera onena. Sartu donostiakulturan eta begiratu Insaustik zer prestatu duen. #antzerkigehiagomesedezJon
Zure kanta: Maite Zaitut Miren Azkarate, Ze esatek!
Aries: martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Aries, kariño, berri onik ez zuretzako: egunak luzatu eta eguzki-egunak ugaritzen hasten direnean utziko dio tipoak zurekin geratzeari. Hasi Tinderrerako argazkiak ateratzen eta, mesemesemese, utziozu joaten, ez du merezi saiatzeak ere. #KaixoEkiEtaAioPelaio
Zure kanta: Eguzki beroa, Kalakan
Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Zure session da, Taurus! Beste urtebetez bizirik egotea lortu duzu eta ez da gutxi! 30 urte baino gutxiago badituzu, antolatu poteoafariparranda lagunekin, 30 baino gehiago badituzu eta oraindik ezer mugitzen hasi ez bazara, zorte on lagun pare batek kaferako denbora izatea lortzen baduzu. #JaiEdoJai
Zure kanta: Kontinente Zaharra, Anari
Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Lasai esaten saiatuko naiz, Gemini: noiz arte uste duzu luzatu dezakezula zure gurasoen bizkarroi bizi eta karreraz karrera saltoka aritzearena? Inoiz pentsatu duzu Gizarte Segurantzan altan ematea? Zure lagunei langileriari buruzko txapa horiek sartzeko aurpegi gogorra behar da, Rezolan egin zuten zurea? . #JaitsiozkizuBi
Zure kanta: BIZKARROIA, Tximino
Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Nahikoa da irakasleen oporrekin sartzearekin, Cancer. Maiatzaren Lehenaren hauspoa hartuta eman izena sindikatuan eta hasi zure lantokiko baldintzak hobetzeko jardunean. Irakasleek nahikoa dute euren buruak entzutearekin zu ere entzuteko. #ZubiriZubiriNongoriNongori
Zure kanta: Sindikatua, Negu Gorriak
Leo: uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Oso ona hau
Maiatzak bost asteburu oso ditu ia, Leo. Hilabete aproposa duzu aspaldian egiteke zenituen horiek egiteko. Lasai hartu eta joan pixkanaka egiten, bestela udaberriko garbiketa udazkenekoarekin elkartuko zaizu. #Arrautzaundi
Zure kanta: Berandu egin da, Borla
Virgo: abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Txoro-txoro zabiltza, Virgo, seko maiteminduta. Ez zara konturatzen ari eta norbaitek esan behar dizu: maitemintzea oso ondo dago eta oso pozik nago zuregatik, baina zuregatik diot ere maitatzeko baxuago, mesedez. #NazkaDarigu
Zure kanta: Paris, Izaro
Libra: irailaren 23tik urriaren 22ra.
Beti kexaka, Libra, lasaitu hadi. Parranda dagoenean, gehiegi delako, eta, ez dagoenean, Donostia zahar etxe bat delako. Aizu, jasanezin zabiltza. Parranda egin nahi baduzu, zoaz Aristerrazura. #AteraDonostitik
Zure kanta: Dutxita, EZEZEZ
Escorpius: urriaren 23tik azaroaren 21era.
Begira, Escorpius… Uda dator, lagunak alaiago dabiltza eta plan dezente dauzkazu martxan. Badakit apirila ez dela hilabeterik onena izan, baina 2025 zure urtea da eta orain arte pasa ez dena orain dator, maitia. #gorabiyotzak
Zure kanta: Onena, Akaleia
Sagitarius: azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Sagitarius, ezin duzu lanarekiko jarrera horrekin jarraitu. Gustuko duzula argi dago, baina zure nortasunaren %70 balioztatzen duzu lanaren emaitzaren arabera. Zer pasatuko da emaitzak onak ez direnean? #ezzarazenbakibat
Zure kanta: Bizitza, Xiberoots
Capricornius: abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Kontzertuz kontzertu zabiltza, antzezlanez antzezlan. Hitz-esana eta Iparraldeko kabaretak, dena ikusi omen duzu zuk. Egiako Iraqueerle taldean zaude. Agian bada onartzeko momentua eta puntu. Surfer bat apetatu zaizu, eta zer? #hartutxanpa
Zure kanta: Eusnob, Mursego
Zapaburius: otsailaren 29tik 31ra.
Alergiak eraginda ala ez, amets oso arraroak izaten ari zara. Ez dakit lorazepam, diazepam ala bromazepamagatik den, baina badakit zure bizitzak broma bat dirudiela azken aldian. Zapaburius, onena zara, izarrak zurekin daude. #eutsi
Zure kanta: Ezin, Nakar