'Ura behar urtarrilean!'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe Azpitarte
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Zu urtero denak emanda ibiltzen zara sansebastianetan eta aurten ez zaude fin. Badakizu. Onar ezazu. Bizitza gogorra da eta 2019 are gogorragoa. Bai… zaharra. Hori da zarena. Zaharra. Tira, belaunaldi berriak datoz eta. #BulkadaBerrienGaraiaOmen Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Antiguako ikasleen tristura, soineko eleganteen joskura, oparirik jaso ez duena umorez hustu da. Emaiozu buelta jada, jantzi blusa distiratsu eta berria! Izarren salda horia edanda biziko haiz alai! #Errimakporai #Blusatop Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Mari Domingik manifestazio kit-a oparitu dizu eta prest zaude! U12, U26… eta datozela gehiago, urte oparoa izango da borroka berriak piztu eta lorpen berrietarako! #MartxanDaZapaIraultza Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Zenbat gara? Lau? Bat? Hiru gaupasero! Aurten Antiguako jaiek hiru asteburu izango dituzte eta zu hor. Txosna itxi eta irekitzeko ardura makala, militante bikaina! Dokan ere aterako al duzue “Egunsentiaren Danborrada”? #BegizuloenDanborradaHobeto Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. 2019ari kutsu berezia emateko, ez duzu urte berria ospatu, uraren ziklo berria baizik. Ura baita gauzarik onena! San Sebastian egunaren ostean bereziki… Aholkua: Urte berri honetan izan ur eta ibili zuhur: Kubata, baso bete ur, tragoxka, baso bete ur, eta abar. #BiLintxMyFriend Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Ingalaterran purpurina debekatu dutela entzun duzu eta zoramena. Sansebastianetan ze arma erabiliko duzu ligatzeko? 19rako Aurreskun metro karratua erreserbatzeko azken egunak direla akordatzen? #Txantxa #GeminiAurreskunVIP Cancer: Ekainaren 22tik uztailaren 22ra. Urte berriarekin batera, munduko biztanleen erdiak bezala, erronka berriak proposatzen? Egin kasu Ixi Goianetxeri: utzi tontakeria horiek egiteari. Inoiz ez duzu bat bera ere betetzen, eta zergatik izango da aurten ezberdina? #IntentzioaDaInportanteena Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Urtarrileko manifestazio-paseoak aspertuta urteak dira adar paraleloetan joaten zarela. Pipak erosi, zurito bat eta galdu zaretelako aitzakian amaierako hitzartzera ez iristeko aukera. Hau da hau, elkartasun keinua! #GarrantzitsuenaJoateaDa Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Neguko oporretako kilo guztiak izerditzera 12ko manifestaziora eta gero Antiguara. Gimnasioarena datorren urterako. Konfort zona babes sistema bat da, baina ez eraman muturreraino, zure aurka itzuliko baita! #MayekBadakite Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Aizu… oporren nostalgiak ez zaitzala harrapa, utzi sandaliak atzean behingoz. Libra, burugogor hasi duzu urtea, ingurukoak zaudete adi… beti Antiguako jaietan txandarik txarrenarekin? Kar kar kar! Kar karma al da? #V #ArgiIbili Scorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Izaroren kontzertuak hunkituta? Ez lotsatu, onartu: klakea dantzatzea maite duzu. Baina lagunek parrandan barre eta… horren ordez gym-ean amaitzea. Noizko zure ametsak egikaritzea? #NiNaizBillyElliot Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Katarroa 365 egunera kroniko bihurtuko zaizun beldur. Euskaraldiko txapa bezala. Paraleloan baitoaz barrenak sendatzea eta euskarari putz egitea. Eusko-terapiaren patentea zurea, Sagitarius. #EginKlikaEtaKorrikaAtxiska! Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Urte berriarekin batera, aurrezki kutxa berria: itsulapikoa erosi duzu, ederki. Bigarren pausoa orain: has zaitez txerritxoari jaten ematen, faborez. Gosez hilko duzu eta. #ErremediorikEz