Urrian dena urri
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Euria eta COVID-19a elkartzen direnean esaten da: Akabo fandangoa! Terrazetan hotz denean, mendiak lokatz. Mantapean goxatzeko lagunak egin beharrean zaude. Sagitarius duzu parean. #CovidLivesMatters
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Ikasturtea hasi besterik ez, eta zu jada San Sebastian egunean eta Antiguako ez-jaietan pentsatzen. Mendebaldeko barrutiaren berekoikeria bere gorentasunean. Gomendioa: gentrifikazioak akaba zaitzan. #MendebaldeBetiDebaldez
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Eta parke hutsetan azken besarkada, esan nizun baina, ez zela betiko, koronabirus hau, bukatua dago… baina okerragoen esperoan zu beti. Dena ilun ikusteko joera duzu, eta aldaketarako aukerak galtzen. #IrekiMira, lagunek eskertuko dizute.
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Martxoan hasi zen pandemiarekin forma galdu duzu (edo beste forma bat hartu duzu). Urriaren 3an Euskal Herriko tontorretara igotzeko deiarekin batera hasi beharko iraultza. Ni Mendizorrotzera, eta zu? #BetiPresus
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Iraila izango zen, hitzak urtaro batetik bestera aldatzeko unea, baina batzuetan urri egiten zaigu benetako aldaketa. Garaia duzu beste saltsa batzuetan aritzeko, erabakitzeko ausardia hori baduzu eta goza ezazu bideaz! #bidaion
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Iraila patrika zulatuta amaitu duzu. Behinola zure aurrezki izan zirenak, joaten ikusi dituzu. Eta orain bai, alarma piztu da. Larritzeak ez dizu on egingo, beraz piztu intsentsua eta hartu #InfuRelax bat.
CANCER:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Futbolzale amorratua zara eta zoriontsu zara astebururo partida guztiak ikusteko aukera duzulako, baina adi egon, gol asko sartu dizkigute-eta futboletik kanpo, eta ez utzi izurritearen aitzakian joko arauak alda ditzaten. #jokozkanpo
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Irakurle maite hori, udaran irakurri behar zenituen liburu pare bat irakurtzeko dituzu, eta goza ezazu arratsalde euritsu eta hezea mantapean, sofak xurgatu arte. Gomendioa: txokolate beroa eta diskoak osorik entzun, backgrownd gisa. #begiaknekatuarte
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Zinemaldiaren ondoren zer? Alfonbra gorriaren abstinentzia nabari duzu oraindik… Jarri ezazu musika bolumen altuan eta mozorrotu zaitez, makillaje, takoi edo boa koloretsuekin. Hori bai erdaraz hitz egin dezakezu errealismo pixka bat bat izan dezan. #cinemaldia
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
BukatUda esango dizute, baina zuk jarraitu betiko aldarte ederrarekin, han eta hemen, planez jositako urria iritsi zaizu eta! Mendian, itsasoan edo arraskako putzuan, dantzatu zure eskeleto ederra! #zapaburiusbetiloratan
ESCORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Laster egingo duzu urtebetetzea. Ospakizun handi bat beharrean ospakizun txiki asko egin ditzakezu. Bestela urrian castinga egin dezakezu: nor izango da zure festara gonbidatua? #ParrandaBeharreanNago
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Urrian sexua urri ez izateko premisari eutsi diozu. Lankideei keinuka ari zara, harakinarekin gorritu, eta tabernariari telefono zenbakia uzteko desiratzen. ‘Geldituko gara? Nik nahi dut’ esatea besterik ez zaizu falta. #SexUrria #UrriSex
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Amara Berriko jairik gabe zer egin ez dakizu. Ulergarria oso. Faltan botatzen duzu: bertsofest, trikifest, putifest, bazkari herrikoiak, kontzertuak, murala, txokolate jana, plaza dantzak, karaokeak, txosnak, bizipoza, mozorrofest, eta abar. #U12Fake #Korapilatzen