Urriko Txoroskopoa
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Mendian kilometroak korrika aritzen direnak kritikatzea baino deporte ederragorik aspaldian ez duzu praktikatu. Patrikatu dituzu makina bat madarikazio txirrindulariei. #TelebistaAurreanHobetoAlHago?
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Ilunberako prest? Presoak Euskal Herriratzearen truke parranda bati ezin ezetzik esan. Txosnetan datafonoa egongo dela ohartarazi du Sarek. #OndoPasaEtaBueltakGorde
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Euskal Herri osoak jarri du hitzordua zezen plazan. Agendetan fosforitoz idatzita dago. Purpurinak prest egun handirako. #ZezenketarikEz #EuskalPresoakEtxera
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Bizikletaz ibili zara beti harat eta hunat. Gidabaimenik ere ez duzu. Oporretara joaten zara autobusez. Kanpin denda erabili batean. Bi galtza pare dituzu eta mugikorrean ez duzu Watsappik. #CapricorniusZureBikotekideaDa #InorEzDaLibratzen
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Iraileko hotzak hartu bazaitu: propoleoa, limoia eta eztia. Parrandan jertsea soinean, eta xirriak edredoi lodian azpian. #UdazkenaMukilehena #GoraBihotzakEtaBeheraGaltzak
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Martuko jaietarako amorratzen. Pilarika, bai esan? Sagardo eguna eta kontzertuak. Dbus 26, eskerrik asko. Trenfe ere badagoela? Ez esan! Hori auzo ederra gero! #ÑoñostiAldeZaharraBainoGehiagoDa
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Presoen aldeko legatzan refritoak iraungo dizu Amara Berriko jaietara arte. #JaiakHerritikHerriarentzat #AjiakBetiZuretzat #GoraSuperXagu #DanborradaSongoku #BokataBegeta
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Ikusi al duzu Amara Berriko spot vintage-a? Waka-waka eta Odonen konbinazioak Dj-rik gabeko garaietan… #OdonEzZaituguAhaztu #GoraMubimeiker #Euskinglixpitinglix
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
ASGARTH Amara Berriko jaietako ostiralean. #NeguHotzeanGauaEuritsuaSegunduBakarBaaaaaaaaaaaaaaat #NahikoaIzanZenBegiradaHuraJasotzeaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Ozpinduta habil lanera itzuleratik. Egon hadi lo, eta jango den mehe. Ez den ba pentsatuko ingurukoek asko gehio aguntatuko dizutenik, ezta? #EmanBueltaBat #UtziBakeanLagunak
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Ene, eskorpius maitea. Laster beteko dituzu urteak. Aurtengo traka finala Amara Berriko herriko plazan izango da. Purpurina bete aurpegi, baso bete edari eta bihotza saltari. #SudurreanGorriBihotzeanIrri
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Krosfit egiten duten lankideengandik ihesi. Zahartutako koadrilaren oparotasunean hoztuta. Olatua bete apar gosaltzeko. Afaltzeko pizza, eta lotarako pelikula, eskuak trakamilatuz. #SuperXagurekinEromeria
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Gasolinaren prezioak eraman zaitu lanera bizikletaz joatera, eta sentimendu ekologista nabari zaizu. Planeta salbatzeagatik eskerrak ematen dizkizudan egunean, nireak egin du. #Ekolojeta