Urtarrileko txoroskopoa
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Leok emango dio hilabeteari argia. Lanean izango dituzun arazoak zeuk bakarrik konpondu ahalko dituzu, taldean parte hartu eta hartu hitza. Geminiren purpurinek alaituko dizute barrua. #LanezLepo
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Hilabete honetan Taurusekin izango duzu zer kontatu. Geminik erakutsiko dizkizu purpurinaren bideak eta Ariesek zorroztasunarenak. Urteari ekiten lagunduko dizute, korapiloetan gozatzen. #KorapilatzenJarraitzenBadugu…
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Santomasetan ezagutu zenuen Eskorpius. Konfinatu zineten bakoitza berean. Telegrametik lizunkeriak. Nork eman hurrengo pausoa? Pelikula bitartean manta azpian diren errealitateak bizitzeko desioan. #Santomikron
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Urtarrilaren 8an herri guztiak bihurtuko dira Bilbo. Parte Zahar oro elkargune. Besarkatu lagunak eta gogoratu barruan daudenez. #EtxeanNahiZaituztegu
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Ez fida Capricorniusekin, zelatan duzu. Aries da hilabeteko bidelaguna, konpas berean ari zarete dantzan. Elkarrekin dantzatzera gonbidatuko duzu? Urtarrilaren 8an, maniaren ostean, adibidez. #PoteoFriendly
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Nola esan zein berezia zaren. Nola deskribatu zure hilabetea, jendeak ez dakienean zeu ikusten ere. Ikusten ez den hori zara, baina ukituz sentitzen dena. Denok duguna eta askotan ahazten zaiguna. #ZainduZureZapaburiusa
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Pandemiaren amaiera besterik ez buruan. Bizitzaren itzulera desio barruan. Libra izango duzu bidelagun. Kontuz, Virgorekin ez dago onenean. Urtarrilaren 8an manipoteoa. #HanIzangoNaiz
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Lanean arazoak izango dituzu Eskorpiusekin. Lelo berria: Iruzur gehiago ez! Danborradarik ez bada, afaria izango da. Sagitarius du atzetik, zurekin noiz gelditu zain. Baina zuri Taurok erakar. #GeldituBiekinFaborez
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Ai Sagitarius maitea. Zu bai zabiltzala maitasun kontuetan blai, hegoekin hegaz, kantuan arnas. Ai Sagitarius maitea, zer den egonean egotea ondokoa hain-hain denean. #XirritanIrri
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Osasun ziurtagiria duten tabernetan ez sartzeak izango ditu eraginak zure inguruan. Eskatu laguntza Cancerri, bera prest egongo da bidea zurekin egiteko. #TabernariakKontratupeanLanEgiteraEreDerrigo rtutaDaude
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Harry Potterren sagan burua: Boggartari barre eginez beldurrari aurre, dementorea patronus- az uxatu, patronus-a zoriontasunarekin eraiki, eta txokolatearekin indarberritu. Itxieran irekitzen omen snich-a. #ZeuZaraZeurePatronusikEderrena
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Durangoko Azokako eleberriak eta poemetan utzi zenituen 200 euro. Nerabetan irakurtzen zenuen Superpop, eta orain baita Instagram ere. 200 euro, egongelako apalategia dekoratzeko euskalgintzan. #PostureoaZerDan
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Lanez lepo buka urtea. Erritmo lasaiagoa noiz hasiko desiran. Badakizu Dumbledorek ez dizula denbora errotatzailerik utzi, ezta? Lan guztiak zureak al dira? #PrekarietateraKondenatuta