Uztaileko txoroskopoa
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra
Ezetzaren klubak zeresana izan du azken hilabeteotan. Baikorra izatea gomendatzen dizut, Cancer maitea, alkateak nahi duen zoologiko honen parte bihur ez zaitezen. Oporretan ere egin bihurrikeriak, zikindu gure Donostia, arren. #TouristAventura
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra
Ur zalea zara, Aquarius maitea, itsasoan bainatu edo erreka bazterrean freskatu zale. Beste putzu batzuetan sartzea ongi dago, baina ito gabe, sakonera ez da eta erraza antzematen. #GerrirainoSoilik
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra
Arrainak ura behar duen bezala behar dituzu lagunak, baina azkenaldian kostatu egiten zaizu ingurune atsegin bat aurkitzea, plan faltak frustratu egiten zaitu. Bila ezazu beste lagun zirkuluetan, atera kuadrillismotik. #KuadrilatikAt
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra
Linboan jaio zinen, eta linboan bizi zara. EHZra joan gabe, frekuentzia harrapatzen duzu. Surfeatu gabe, olatu gainean sentitzen zara. Zapatarik gabe, oinak gogortu zaizkizu. Musikatu gabe, melodia zara. #Ameslari
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra
Festarik festa ibili ohi zara eta garai ona duzu horretarako. Txosnetako aurpegi ezagunetako bat zara, baina bada garaia besteei lekua uzteko. Neurtu zure indarrak, aspaldi pasa zenuen eta nerabezaroa. #Atsozna
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra
Kaian plisti eta plasta eta sardina usaina, hori da zure esentzia. Prest zaude Karmenetan jasoko duzun seinalerako? Adi egon, baliteke beste auzo batekoa izatea. #KarramarroakHaginakZorrotz
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra
Zipotzaren ziria edo Karmenetako kukaña? Kai itsaskorra edo danborrada groseroa? Ez da erraza bietan moldatzea, baina hala egiten duzu eta batean zein bestean utz dezakezu zure aletxoa. Non pasako duzu denbora gehiago? #KinkaLarrian
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra
Etorkizun oparoa izateko gomendioak: Uhartera joan igerian, utzi mugikorra etxean arratsaldetan, liburu bat azpimarratu, Dixit-era jolastu lagunekin. #ZerGehiagoEskatuUdarari?
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra
EHZko irrikideari Donostia erakusteko xirrikitan? Kaiko sardina usainak erakarrita izango dira hurrengo garagarrak. Kanpina egongelan ireki eta irudikatu EHZko gaua, agian, horrela utopia usainak ametsak gozotuko ditu. #NonDagoNonSartuDaGureArtekoOhiua
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra
Nola zaude? Donostest: Izozkia hartzeko ilara egin ala ez? Turistak saihestean adrenalina isurtzen duzu ala ez? Ingelesa entzuteak amorratzen zaitu ala ez? Pintxoen prezioak lapurreta ala ez? Nautikoa ostu digute ala konpartitzea bizitzea da? #Paratxururutxuru
ESKORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era
Pareoa eta aldatzeko kuleroak ezin dira poltsan faltatu. Diru zorroan, potetxo baterako adina eta Dbiziko txartela. Zer gehiago behar du donostiarrak? #UztaileanEzDuzuEguzkitakoKremarikErosiBeharko.
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era
Lagunekin oporretan, kanpinplan: plin plan. Baten zurrungak bestearen lo faltak. Nora joango gara bihar? Esterila zatiaren okupazioa, kafea bukatu da esnatu zarenerako… zer nolako barreak atzo gauekoak! #EtaHauGaraGu
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra
Muxu faltan? Izena eman Piratetako txandetan! Giro apart horretan baietz ezagutu muxu faltan dagoen beste pirata ederren bat? Abuztura arte ezin itxaron? Karmenetako kontzertuetan, lehen ilaran beti dago begirada iltzatuko zaizunik. #BestePoteBat?