'Woody Allenen Donostia'
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Txofre plazako mojitoak. Danborrada parekorik gabea. Gauetan sardina jana. Eguerdian marmitako txapelketa. Txandalari ezin jatorragoak. Oraindik ez al dakizu zer egin Groseko jaietan? Okupatu Katalunia plaza! #GAF #JaietanEreGAF
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Lagunekin gozatzeko desiratzen zaude, ezta? Udan zer nahi egin omen daitekeelako ustean? Zorionekoa zu! Libraren bibra-bibrazioek eta eguzkiaren energia agorrezinak Santa Klara uhartera hegaz eramango zaituzte! #ZoroakHegazGoaz
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
BiziLagunEkin plataformak Askapenarekin lankidetzan hiri barruko brigadista kanpainari hasiera eman dio: auzo bakoitzeko delegazioa izango da jairik jai. Kronikak Irutxuloko Hitzaren webgunean izango dira ikusgai. #GoraTxosnenArtekoSamurtasuna
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Karmengo jaietatik ateratzen ez zaren irakurle maitea, aurten ez daukazu aitzakiarik: Groseko jaiek ez dute Kaikoekin kointzidituko! #ZipotzOkupaTaPirata #ZipotzJaiParekideenAlde #ZipotzFaltaDirenengatik #JaiakHerritikHerriarentzat!
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Woody Allenek esan du Kaiko Jaien irudiak behar dituela pelikularako. Goia pozik ez turismoaren masifikazioarekin eta, turismoaren izenean, Kaia ere Woodyri eman dio… Autodefentsaren izenean, Piratek abordaia hilabete aurreratuko dute… #FeministokPrest!
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Uztaila bukatzen den horretan hasten dira Eason txosnak muntatzen. Etxe giroan. Txorimaloren bat eta auzotarrak. Kroketa oihuak eta zerrautsa. Txandak eta festalariak. Zer gehiago behar duzu? Jaien pelikula bat egiteko Woody Allenek Easo plaza ixtea? #KroketaDaBideBakarra
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
Donostiarrak sumindu dira hondartzaren erosketarekin batera. Zu, ordea, jendearen sumindura hori dela eta amorruak jota zabiltza. Lagunei esan nahi diezuna honakoa besterik ez da: Zer demontre uste duzue ba ari dela egiten udala urte osoan zehar? Egun on! #EgonHadiLoEtaJango…
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Hainbat buruhaustek ez dizu utziko eguraldi on, lagun, opor eta jai giroaz gozatzen. Aurten udarako ez duzu prest gorputza, burua oraindik neguan. Bidali dena antzarak ferratzera! Eta joan zaitez urrutira. Landetara edo, furgesian. Pirinioetara larrua belztera. #AdiorikEzLagun
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Bizilagunak hiru egunean behin aldatzen zaizkizu. Pazientziak izozki bola baten iraupena duenean… Alemaniarrak pilotan. Ez garela kabitzen! Zebrabide gehiago pintatzeko brigada klandestinoak antolatzera gonbidatzen zaitut. Eta Añorgako txosnetan turistak.
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Beti topatuko duzu Gemini. Zurekin udako jaiak igarotzeko sakrifizioa egingo duen lagun bihotzekoa. Hark emango dizu bihotza alaitzeko purpurina. Hark emango dizu Harro harrotzeko tresnak. Eta zuk, zer emango diozu zuk? Animalia gustukoena: harrogarroa. #Kuadrilenmahaiaorainetabetiko
ESCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Zodiako-kide Ernesto Goiak neguan noria jarri bazuen… udan? Tutuki Splash? Saguesen. Eta dio Sorotan Bele Jazzaldian. Dena da gezurra sistema injustu honetan. Nola iritsi naiz ni honaino? Galdera sakonetarako tarterik ez orain, udatik bueltan akaso! #TutukiSplash
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Attona se va de marcha omen da Donostian antolatu duten Budi Ez! plataformaren kontra-filma. «Attonak» ez baitaki nora datorren eta herriaren oinarri ideologikoak oroitarazteko kontra-filma dela iragarri dute. Sagitarius: figurante gisa behar zaitugu. #MatxinatuZaitez
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Kaiko karramarroak jatea gustuko baduzu ere, beganismoan murgiltzearen ideiak erakartzen zaitu. Karmengo santuari dantza egiteaz nazkatu zara eta egin salto uretara! Ez beldurtu, ez lotsatu, eman urratsa: jaia bai, borroka ere bai! #KaiaEzDagoSalgai