Ibaeta ez da bakarra munduan
Ibaeta Donostiako auzoa da, zaharrenetakoa gainera. Denborarekin, hezeguneen eta baserrien auzoa zena eraikin berriek eta errepideek hartu dute. Garai batean auzoa zeharkatzen zuen ibaia nabigagarria izan zen, eta hortik datorkio izena Portuetxe baserri ezagunari. Ohikoa zen XIX. mendearen erdialdean, adibidez, Ibaetatik Parte Zaharrera txalupaz joatea. Jai propioak ere badituzte: Aingeru Zaindariaren eguna ospatzen dute martxoan. Udalaren datuen arabera, 9.856 biztanle bizi dira egun.
Historia luze eta interesgarria duen auzoa da, baina ez da bakarra munduan. Bizkaian ere badago izen bera duen auzo bat: Ibarrangelun ere badago Ibaeta; Elexalde eta Lagako hondartza arteko errepidearen bi alboetan hedatzen da auzoa. Herriko frontoi zaharra eta eskola daude han.