Kontxako publizitate heteronormatiboari ileak atera zaizkio izterrean
Dena zen ‘perfektua’ Kontxako pasealekuko publizitate heteronormatibo erraldoian: gizon eta emakume zuriak, Photoshoparekin findutako gorputz eskultorikoak, arropa gutxi eta haragi asko… Badia osotik ikusi zitezkeen irudi artifizial horiek begiratuta, herritarrek argi eduki zezaketen euren gorputzak ez direla hondartzarako modukoak: “Bainujantzi berri batekin akaso?”.
Margolari anonimo batzuei esker, ordea, egun batetik bestera errealitateak lekua egin du kontsumismoaren paradisu normatiboan: orban bat bera ere ez duen emakumearen irudiari ileak atera zaizkio izterrean. Posible al da, bada, hondartzara horrela joatea? Hortxe erantzuna:
Egun on! pic.twitter.com/ZXmGgJir64
— TESSA ANDONEGI (@tessando) June 22, 2019