"Txominek ere 1,6 milioi euroko eskultura nahi du"
Txomingo bizilagunak ez daude pozik. Astelehenean, Lan Berri auzo elkarteak salatu zuen udalak auzoko urbanizaziorako ziren ia 1,6 milioi euro Santa Klara uharteko obra artistikora bideratu dituela, eta horrek, nola ez, haserrea eragin du bertakoen artean. Gaur, bizilagunen sumina auzoko hormetan agertu da islatuta, “Txominek ere 1,6 milioi euroko eskultura nahi du” dioen pintaketarekin.
Auzo elkarteak, bere partetik, galdera zuzena egin dio udalari: “Garrantzitsuagoa da irlako eskultura hiriko auzoak baino?”. Hormek badute beren erantzuna: