Eguraldi hotza egin zuen, baina ohi bezala, zortea izan dute Ibaetako jai batzordeko kideek, eguzkipean goxo-goxo ospatu dute jaietako egunik bereziena, martxoaren lehena, Aingeru Zaindariaren Eguna.
Ibaetako jai batzordeak uste du gutxienez ehun urte dituela martxoaren 1ean egin ohi den ospakizunak. Bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute erromeria. Asteazkenean hasiko dira Ibaetako jaiak; guztira sei eguneko egitaraua osatu dute.
Iaz, COVID-19aren aurkako prebentzio neurriak direla eta, ezin izan zituzten auzoko jaiak ospatu auzoan, baina aurten indartsu itzuliko dira.
Martxoaren 1ean hasiko dira jaiak, Aingeru Zaindariaren Ermitan egin ohi den erromeriarekin.