Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren egiaztapenarekin ekoiztu den sagardo litro kopurua 1.300.000 litro ingurukoa izan da 2024ko uztan.
Hamar egun falta dira egun handirako. Moriarti Produkzioak ekoiztetxeak urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, jasoko du 2025eko Urrezko Danborra. 25 urteko ibilbidea behar bezala ospatzeko aukera izango dute.
Donostiako Askatuak saskibaloi taldearen 50 urteko historian bada gertaera bat orain gutxi arte gaizki dokumentatu dena: Mendizorrotzako ikurrinarena. Ez zen 1976an jokatu, eta ez zen aitzindaria izan. Horrela ere, mugarritzat har genezake.
Narrazio lanekin hainbat sari irabazi ostean, bere lehenengo nobela argitaratu du Mikel Zubeldia Etxeberriak (Parte Zaharra, 1972): ‘Haizea josten’. Zubeldiak berak Babiloniara egindako bidaia bat oinarri eta Donostia oso presente, lan mamitsua ondu du idazleak.