Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileen euskara eskakizunaren azken ebazpena salatzeko, elkarretaratzea egin dute Gipuzkoa plazan.
Datozen bi igandeetan jokatuko da 130. Kontxako Bandera. Zenbaki borobila da aurtengoa, batez ere, Kontxako badian traineru donostiarrek lorturikoari erreparatzen badiogu. 75 urte bete dira Parte Zaharreko Esperanza kirol elkarteak bandera irabazi zuenetik.
Donostiako eskubaloi taldeak Iruñean jokatuko du Iberiar Superkopa, gaur eta bihar.
1883 eta 1885 urteen artean eraiki zuten Satrustegi dorrea, Igeldo mendiaren magalean. Beste hainbat eraikin historiko bezala, galtzeko arriskuan dago hau ere, hotel bat eraiki nahi baitute bertan.