Donostiako Udalak plaka bat jarri du gaur, azaroak 23, Santiago Oleagaren omenez, ETAren biktima 2001ean. Honekin, 31 dira udalak jarritako plakak.
Sexu eta genero aniztasuna hizpide, Kuir erakusketa sortu dute hiru gaztek Intxaurrondo Kultur Etxean. Iraganari ez ezik, LGTBI kolektiboaren egungo errealitateari ere erreparatzea dute helburu. Horretarako, mahai inguru bat antolatu dute datorren ostegunean, hilak 28, Amarako Axel hotelean.
Iñigo Llopisek, Fernando Mitxelenak, Pau Etxanizek eta Miren Lazkanok, Maialen Chourrautekin batera, Gabonak piztuko dituzte datorren ostiralean udaletxeko terrazatik.
Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziak udaleko Idazkaritza Juridikoaren txostena onartu du udalbatzarrean.