'27 urte ez dira ezer'
27 urte ez dira ezer. Zintzilik Irratia, la radio libre de Orereta (2013) filma eskainiko dute Koldo Mitxelena Kurturunean, 18:30ean.
Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea, 1980. hamarkadan jaio zen Euskal Herriko irrati libreen testuinguru eta filosofiaren barruan. Oreretako mugimendu sozialek sortutako irratia da komunikabide ofizialetan ahotsik ez dutenei emateko (intsumisioa, feminismoa, ekologia, homosexualitatea, euskara…) eta herriarengandik eta herriarentzat informatzeko. Hau dela eta ez da irratiaren historia soilik kontatzen baita Oreretako borroka politiko eta sozialaren zati txiki bat ere. 1970. hamarkadako asamblada popularretatik gaur egunera, Zintzilik Irratiko mikrofonoetatik kontatua.
Solasaldi bat egigo dute filma ikusi ondoren.