58. Jazzaldia
58. Jazzaldiak 90 kontzertu eskainiko ditu hiriko hamasei agertokitan. Datorren ostiraletik asteartera bitarte Donostiarrek musika aukera zabala izango dute. Horietatik 60 doakoak izango dira, 25 tokiko taldeena, bederatzi Txikijazzekoak, zortzi Jazzeñekoak eta lau Katapulta zirkuitukoak. Izar handiek eta artista ospetsuek hainbat kontzertu eskainiko dituzte.