Aieteko jaiak

Pandemiaren etenaldiaren ostean, hemen dira berriz ere Aieteko jaiak, haurrentzako, gazteentzako zein helduentzako egitarau zabalarekin. Ostiraleran hasiko dira jaiak, hilaren 9an, eta jarduera nagusiak asteburu honetan egingo badituzte ere, hilaren 25era arteko egitaraua prestatu dute. Jarraian, egitarau osoa ikus dezakezue:
Larunbata, 17:
- 11:00etan, IV. Manuel Matxain bolo txapelketa, Jolastokin. Haurrentzako bolo txapelketa.
- 12:30ean, toka txapelketa, Otxanda plazan (Munto). Federatuak zein afizionatuak. Izen-emate irekia. Sari banaketa. Zizka-mizkak. 3Txulo txaranga. Bolo eta Toka Federazioak antolaturik.
- 17:00-20:00, Aieteko Danborrada (Hiru Damatxo-Etxadi-Munto). Izen-ematea: lantxabe@gmail.com Joselontxos txaranga.
- 18:00-20:30, erromeria Katxolan.
- 18:00etan, Miramongo antzokian Festara! kontzertua Easo Abesbatzaren Cum Jubiloren eskutik, Sergio Pedrousoren zuzendaritzapean.
- 19:00etan, Katxolako erromerian txalaparta, dantzak, ikastaroak, zizka-mizka, bote, boloak, toka sokatira, eta abar.
Igandea, 25:
- 11:30ean, sagar bilketa Zabalegin (Kutxa Ekogunean, Galarretan).