Ametzagaña Udaberri Fest

Egiako Ametzagaña kalean udaberriari ongietorria emateko jaia antolatu dute kale horretako taberna eta eragile ugarik, egun osoko egitarauarekin. 12:00etan hasiko dira trikipoteoarekin, kale horretako tabernetan bazkalduko dute 14:30ean (erreserbak egin behar dira), kafea hartuko dute Cactus tabernan 17:00etan eta MJ Magnoliaren musika emanaldia antolatu dute Bukowkin 19:00etan.
Egun osoan zehar, argazki zaharren erakusketa jarrita egongo da kalean, Gordegiaren eskutik. Era berean, Haurralde fundazioak antolatuta, azoka solidarioa jarriko dute. “Udaberria ospatzeko”, herritarrak arropa koloretsuarekin janztera animatu dituzte.