Añorgako Dantzari Txiki Eguna
Añorgako Dantzari Txiki Egunaren txanda izango da datorren igandean. Egun osoko jaia egingo dute añorgatarrek, Arkaitz Añorgako Dantzariak taldearen eskutik. Arkaitzeko dantzariez gain, talde hauek parte hartuko dute: Gure Ametsa (Mutriku), Debako Musika Eskola (Deba), eta Astigar (Astigarraga).

