Añorgako Gazte Asanbladaren 35. urteurrena
Mr Lukenek kontzertua eskainiko du, Skaregeasko eta Lukiek taldeekin batera. Mr Luken Azaroaren 14an eta 15ean ospatuko dute Añorgako Gazte Asanbladaren 35. urteurrena: bi eguneko egitaraua ondu dute, “auzoa loratzeko” asmoz.
Azaroaren 14an, ostirala, 18:30ean emango diote hasiera festari, Añorga Txikitik abiatuta, triki-poteoarekin. 20:30ean txupinazoa botako eta brindixa egingo dute gaztetxean, eta bertso afaria izango dute, 21:30ean, Antzoki Zaharrean. Erratz bertso eskolaren eskutik izango da azken hori.
Azaroaren 15eko goizean jarraituko du festak; izan ere, belaunaldien arteko futbol partidak jokatuko dituzte 11:00etan. 12:30ean, Vermouth tematikoa egingo dute, eta bazkaritara pasatuko dira zuzenean, 14:30ean. Bazkalosteko bingoa izango dute ondoren, 15:30ean, 17:00etan berriro parranda hasiko den arte: “karropoteoan” zeharkatuko dituzte kaleak, Dj Fan-en eskutik. 20:00etan afariak, eta 21:30ean hasiko dira kontzertuak: Skaregasko, Lukiek eta Mr Lukenek beteko dute oholtza.


