Aragues, maisuaren ondarea
Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionalean irakasle eta orkestraren zuzendari ez ezik, harentzat konposatu ere egin zuen Tomás Aragüések. Maisuaren 80. urtebetetzean, egindako lanagatik eta Kontserbatorioan utzitako ondareagatik miresmena azaldu nahi diote bertako orkestra eta bandak kontzertuan, besteak beste, berak sortutako Hondarribia eta Suite Klasikoa interpretatuz.
Oharra: gonbidapenak emanaldiaren egun berean jaso ahal izango dira antzokiko leihatilan 17:00etatik aurrera. Lau gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.