Arte azoka
Gipuzkoako Artisten Elkartearen azoka. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Arte azoka egingo dute igandean Bulebarrean, 10:30etik 14:30era. Gipuzkoako Artisten Elkarteak antolatutako azoka da, eta askotariko artelanak erosi ahal izango dira. Eguraldi txarra egingo balu, Gipuzkoa plazan egingo lukete.


