Auditz Akularreko ingurumen balioei buruzko hitzaldia

Altza XXI herri ekimenak Auditz Akular berdeguneko ingurumen balioen inguruko hitzaldia antolatu du Tomasene Kultur Etxean. Zehazki, Marko Sierra Ron ingeniari agronomoak egindako ikerketa aurkeztuko dute: Auditz Akular eta bere ingurumen balioak: Altzaren klima babesleku.